Sebastian Brant
Sebastian Brant (edo Brandt) (Estrasburgo, 1457 edo 1458 - ibidem, 1521eko maiatzaren 10) alemaniar humanista izan zen.
Sebastian Brant | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Estrasburgo, 1458 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Estrasburgo, 1521eko maiatzaren 10a (egutegi gregorianoa) (62/63 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elisabeth Bürgis (en) (1485 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Basileako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Legum Doctor (en) |
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) Goi Erdi Aroko alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kanta-idazlea, legelari-poeta, filosofoa eta idazlea |
Lantokia(k) | Basilea eta Estrasburgo |
Enplegatzailea(k) | Basileako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Filosofia, zuzenbidea eta latina ikasi zituen Basileako Unibertsitatean. Hasieran Neolatinen poesia idazten nabarmendu zen, eta gero bere lana eta beste autore batzuen olerki latindarrak alemanera itzuli zituen. Bere lan nagusia Das Narrenschiff (Eroen ontzia) izeneko satira izan zen, non garaiko bizioak eta ahuleziak kritikatu zituen Inprimategi batean ere lan egin zuen eta jurisprudentzia lan ugari idatzi zituen.
1500. urtean sindiko kargua jaso zuen Estrasburgon, eta 1502an Maximiliano I.a Habsburgokoa enperadoreak kontseilari inperial izendatu zuen. Katoliko tolerantea izan zen protestanteekin eta ideologia kontserbadorekoa. Errekonkistaren amaiera goraipatu zuen Espainian, eta turkiarrak Europatik kanporatzeko eskatu zion Maximilianori. Elizaren gehiegikeriak ere kritikatu zituen.
1501ean Aesopi Appologi sive Mythologi cum quibusdam Carminum et Fabularum additionibus izeneko fabula eta istorio herrikoien bilduma argitaratu zuen.