Santa María del Naranco

Santa María del Naranco1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Santa Maria del Naranco. Bertikaltasuna ezaugarri garrantzitsua da.

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 312
Kokalekua Espainia Oviedo, Asturias, Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Santa María del Naranco Asturiasen (Espainian) dagoen eraikina da, arte asturiarran kokatzen da. Ramiro I.aren garaian eraiki zuten, 848 inguruan, eta berez erregearen aisialdirako egoitza bezala. Oviedotik 3 kilometrora dago, basoan kokatua eta ehizarako aproposa zen. Gaur egun ez dakigu ziur eraikuntzaren funtzio zehatza (oturuntzak, aula regia, ehiza...). Naranco mendian dago eta San Miguel de Lillo elizatik 100 metrora dago kokaturik.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1985ean.

Arkitektura

aldatu

Bere neurriak 20m luze, 6m zabal eta 11m garai dira. Bertikaltasuna ezaugarri garrantzitsu bat dugu hemen ere San Miguel de Lillo-n gertatzen den bezala.

 
Oinplanoa

Material nagusia harria zen, harlandua. Barrutik osotara gangatua dago. Oinplano laukizuzeneko gela bakarra dugu.. Bi solairu ditu eta kanpotik komunikatzen dira eskailera batzuen bitartez. Podium baten gainean eraiki zuten.

 
Aurrealdeko dekorazioa geometrikoa

Beheko solairua zerbitzurako izanen zen. Gela handi bat topa dezakegu zeinean bainuontzi antzeko bat topatu den, honen ondorioz teoria batzuk bainu gisa mahairatu dute. Ate propioa du. Areto nagusi honen ondoan beste areto txiki bat dago (bertan soldaduak edo zaindariak ote zeuden pentsatzen da).

Goiko solairua nagusia da eta errepresentazio solairua bezala daukate. Bertara igotzeko eskailerak daude eraikinaren bi aldeetan. Artikulazio hirukoitza dauka; bata nagusia da, gangatua eta fajoi arkuekin. Beste biak espazio irekiak dira aurrekoaren bi bazterretan daudenak, balkoiak balira bezalakoak, hauek ere gangatuak daude.

Kanpotik bi isurialdeko teilatua ikus daiteke.

Apaindurak

aldatu
 
Behe solairuko kanoi ganga eta bi sarrerak

Kanpoan hormabularrak ikus ditzakegu, honela indar bertikalak bideratzen dira. Hiru solairu dirudite nahiz eta bi bakarrak izan. Bao hirukoitzak ikus ditzakegu, artikulazioa zein proportzioak funtzio estetikoa du. Klipeo dekorazioa ere aurkitzen dugu eta usteetan soga dekorazioa.

Barrualdean inposta lerroak arku itsu batzuetan oinarritzen dira. Medailoiek indarrak bideratzen dituzte. Arkuak erditik alboetara txikitu egiten dira efektu bisuala lortuz eta gela handituz. Espazio sentsazioa sortuz, perspektiba erabiltzen du antzinaroan egiten zen bezala eszenografia bat lortzeko.

Kapitel zein medailoietan soga dekorazioaz aparte animalia dekorazioa ere azaltzen da. Irudian argi ikusten da asturiar arkitekturan hain erabiliak izan ziren leiho hirukoitzak.


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
43°22′44.5″N 5°51′57.5″W / 43.379028°N 5.865972°W / 43.379028; -5.865972