Rodolfo Martín Villa
Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934ko urriaren 3a - ) espainiar politikari eta enpresaburu ohia da. 1976-1979 bitartean, UCD alderdia gobernuan, Espainiako Gobernazio Ministroa izan zen, egungo Barne Ministroaren parekoa. Enpresaburu moduan, Endesa eta Sogecable enpresetako presidentea izan da.
Espainiako trantsizioko ardurak eta jarduera
aldatuBere karguan zegoelarik, Espainiako segurtasun indarrek jokabide bortitza izan zuten Hego Euskal Herrian, Euskal Herriko gatazkaren haritik, baita Espainia osoan ere, hala nola, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian eta 1978ko Sanferminetan. Aurretik frankismoaren egitura politikoetan parte-hartze aktiboa izan zuen eta Bartzelonako gobernadore zibila izan zen 1974an.
1979an, Espainiako Konstituzioaren atarian, Nafarroaren autonomia estatutu bat sortzeko legea ondu eta ezarri zuen: 121/79 Errege Dekretua, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legeari, 'Lege Hitzartua' ere deituari, akabera eman ziona.
Hilketak leporatuta, nazioarteko kereila
aldatuFrankismo amaiera eta trantsizioan Espainiako estatuan izan zituen ardura politikoetan kokatuta, Martín Villa albiste izan zen berriz hamarkada batzuk geroago. Hego Euskal Herriko inpunitatearen kontrako Ceaqua taldeak bultzatu zuen kereila hori, Espainian epaitua izan zedin eskatuz. Herri ekimen horrek 12 pertsonaren hilketetan erantzule izatea leporatzen dio ministro ohiari.[1]
Aldiz, eragotzi egin zen Espainian epaiketa egitea, eta Argentinako Maria Servini epaileak hartu zuen kasua bere gain; 2018ko urrian, Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion epaileari Espainian Martin Villari deklarazioa hartzea, egotzitako delituak iraungi zirela argudiatuz.[2]
Martín Villa epailearen aurrean deklaratzeko prest agertu zen, telematikoki bada ere, eta hala egin zuen 2020ko irailaren 3an. Ministro ohiak bere burua defendatu zuen, 1978ko Konstituzioa eta amnistia goretsi, eta "errore larriak egon baziren ere", ukatu egin zuen Espainiako Trantsizioan gizateriaren aurkako krimenik eta genozidio deliturik gertatu zenik. Ministroaren kontra, protesta egin zuen pertsona talde batek Iruñeko epaitegietan.[1]
Espainiako hainbat politikari zaharrek babes osoa eman zioten ministroari, tartean zirela Felipe González, José María Aznar, José Luis Rodríguez Zapatero, Mariano Rajoy, Nicolás Redondo, Josep Borrell, Jaime Ignacio Del Burgo, etab.[3] 2022ko irailaren 21ean, Argentinako Gorte Gorenak prozesua artxibatzearen aldeko ebazpena eman zuen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-03). «Martín Villa defiende ante Servini su papel en la «transición» y trata de desacreditar a los querellantes» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. «Martin Villa Espainian galdekatzea ukatu egin dio Auzitegi Nazionalak Serviniri» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-01). «González, Aznar, Zapatero y Rajoy elogian a Martín Villa en vísperas de su declaración ante Servini» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
- ↑ «Argentinako Justiziak baztertu du berriro auzipetzea Martin Villa ministro ohi espainiarra» EITB 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
Ikus, gainera
aldatuArtikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |