Porfirio
Porfirio (antzinako grezieraz: Πορφύριος, Porphyrios; Tiro, 234 aldean - Erroma, 305 aldean) greziar filosofo neoplatonikoa izan zen.
Porfirio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Malchus |
Jaiotza | Tiro, 233 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 301 (67/68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera latina |
Irakaslea(k) | Plotino Cassius Longinus (en) Demetrius (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, musikaren teorikoa, historialaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Atenas eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
aldatuFilosofia ikasketak egin zituen Atenasen. Plotino filosofoa ezagutu zuen Erroman 262an; haren jarraitzaile izan zen eta haren hitzaldiak eta biografia argitaratu zituen. Logika, erretorika, matematika, astrologia, erlijio eta moralari buruzko lan asko idatzi zituen, eta Platonen eta Aristotelesen lanen iruzkinak egin zituen; aipagarriena Kategorien sarrera da, Aristotelesen filosofiaren iruzkina neoplatonisten ikuspuntutik egina, geroztik Severino Boeziok itzuli eta Erdi Aroan eragin handia izan zuena. Kristautasunaren aurka borrokatu zen eta Kristauen aurka idazlana argitaratu zuen, gaur egun galdurik dagoena. Plotinoren biografiarekin batera, bere lanen bilduma idatzi zuen, Eneadak izenburupean.
Gaur egun, Filosofian gorengo mailako substantziaren edo generoaren eta beheragoko mailako generoen edo espezieen arteko mendekotasuna azaltzen duen irudiari Porfirioren zuhaitza deritzo, Porfiriok asmatu baitzuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Porfirio |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |