Polimerizazio bizidun
Polimeroen kimikan, polimerizazio biziduna kate-polimerizazioaren modu bat da, non hazten ari den polimero-kateari hiltzeko (bukatzeko) ahalmena ezabatu zaion. Hori hainbat modutan lor daiteke. Katearen hazkuntza amaitzeko eta kate-transferentziako erreakziorik ez egotea, eta katearen haste-tasa katearen hedapen-tasa baino askoz handiagoa izatea komeni da horretarako. Horren ondorioz, polimero-kateak ohiko kate-polimerizazioan baino erritmo konstanteagoan hazten dira, eta kateen luzerak oso antzekoak dira (hots, polidispertsitate-indize oso baxua dute).
Polimerizazio biziduna bloke-kopolimeroak sintetizatzeko metodo ezaguna da; izan ere, kopolimeroa etapatan sintetiza daiteke, eta etapa bakoitzean monomero diferente bat usatu. Pisu molekularra kontrolatzea errazten duela da polimerizazio bizidunen beste abantailetako bat[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekurra. Udako Euskal Unibertsitatea, 231-236 or. ISBN 84-86967-01-5..