Peter Singer
Peter Albert David Singer (Melbourne, 1946ko uztailaren 6a) australiar filosofoa da. Melbourneko eta Oxfordeko (Ingalaterra) unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1971-1973 bitartean Oxfordeko irakasle izan zen, eta harrezkero zenbait fakultatetan lan egin du Estatu Batuetan eta Italian; 1977an filosofiako irakasle izendatu zuten Melbourneko Monash Unibertsitatean. 1987-1991 bitartean Monasheko Giza Bioetikako Zentroko zuzendari izan zen, eta hango zuzendari-laguntzaile da 1992az gero.
Peter Singer | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Albert David Singer |
Jaiotza | Melbourne, 1946ko uztailaren 6a (78 urte) |
Herrialdea | Australia |
Lehen hizkuntza | Australiako ingelesa |
Familia | |
Aita | Ernst Singer |
Ama | Cora Singer |
Hezkuntza | |
Heziketa | University College, Oxford (en) 1971) filosofia lizentziatura Scotch College (en) Melbourneko Unibertsitatea 1967) Artean graduatu, Arte-masterra Preshil (mul) |
Hizkuntzak | ingelesa Australiako ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, katedraduna, idazlea eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Monash University (en) University College, Oxford (en) Melbourneko Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea La Trobe University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Mugimendua | Mendebaldeko filosofia utilitarismoa animal rights movement (en) effective altruism (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
petersinger.info | |
Singer XX. mendeko arrazionalistatzat hartua da; arrazoian oinarrituriko sistema filosofiko baten aldekoa da, alde batera utzirik sentimendua, norberaren interesa edo gizarte-baldintzak. Umekien esperimentazioarekin, ingeniaritza genetikoarekin, abortuarekin eta abarrekin zerikusia duten arazo etikoez dihardu. Bere ustez, etikoki zuzentzat jo behar da ekintza bat baldin eta ekintza horrek ahalik eta jende gehienentzat ahalik eta ondorio onuragarri gehien ekarriko badu. Singerren liburuen artean azpimarratzekoak dira Animalien askapena (1975), Etika praktikoa (1979) eta Nola biziko gara? (1993). Bere argitalpenen eskubideak nazioarteko laguntzarako erakundeei eta animalien askapenaren aldeko mugimenduei ematen dizkie eta irabazien % 10-20 pobreei, aberatsek behartsuei laguntzeko betebehar etikoa baitute bere ustez.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.