Pehr Evind Svinhufvud
Pehr Evind Svinhufvud af Qvalstad (Sääksmäki, Finlandiako Dukerri Handia, Errusiar Inperioa, 1861eko abenduaren 15a - Luumäki, Finlandia, 1944ko otsailaren 29a) Finlandiako 3. presidentea izan zen 1931tik 1937ra.
Abokatu, epaile eta politikaria izan zen Finlandiako Dukerri Handian, errusiarren menpe, eta funtsezko papera jokatu zuen finlandiar independentziaren aldeko mugimenduan. Finlandiaren Independentzia Aldarrikapena parlamentura aurkeztu zuenetako bat izan zen. Finlandia independenteko lehen estatuburua izan zen 1917-18 bitartean, lehenik senatuko presidente eta ondoren estatuko babesle edo erregeorde.
Kontserbadorea eta nazionalista izan zen, eta komunismoaren aurkakoa. Lehen ministro izan zen 1930etik 1931ra, eta 1931n hautatu zuten presidente. Bere agintaldian matxinada komunista eta Lapua erakunde antikomunistarena saihesten jakin zuen. 1937an ez zuten berriro hautatu, sozialaldemokraten eta Nekazaritza Alderdiaren aurkako botoengatik.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Finlandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |