Panteoi (erlijioa)
- Artikulu hau jainko guztien multzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Panteoi».
Panteoi (antzinako grezieraz: Πάνθειον, eusk: 'Jainko guztiak') herri bateko jainko guztien multzoa da.[1] Panteoiaz aritzeko, erlijio edo mitologia politeistaz aritu behar dugu, adibidez, hinduismoz edo greziar mitologiaz.
XVI. mendetik aurrera, zentsu metaforiko batean, gizarte baten pertsona nagusiei buruz aritzeko erabili dugu.[2] Adibidez, Francis Ford Coppola "zinema zuzendari independenten panteoian" dagoela esan dute.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Panteoi. .
- ↑ Bouwers, Eveline G.. (2012). Public Pantheons in Revolutionary Europe. Comparing Cultures of Remembrance, c. 1790-1840. PalgraveMacmillan ISBN 978-0-230-29471-4..
- ↑ Warner, Simon. (2013). Text and Drugs and Rock 'n' Roll: The Beats and Rock Culture. , 452 or..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |