Palena probintzia
Palena probintzia Txileko probintzia bat da, Los Lagos eskualdearen hego-ekialdeko muturrean dagoena. 15.301,9 km².ko azalera du eta 18.349 biztanle ditu 2017ko erroldaren arabera. Probintziak, XX. mendean zehar, "Chiloé continental" bezala ezagutzen zen lurraldea hartzen du, Chiloé uhartearen zati izateagatik 1979 arte.
Palena probintzia | |
---|---|
Txile | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Los Lagos eskualdea |
Hiriburua | Chaiten (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′S 72°20′W / 43°S 72.33°W |
Azalera | 15.301,9 km² |
Mugakideak | Llanquihue probintzia, Chiloé probintzia, Coihaique probintzia, Aysén probintzia, Cushamen Department (en) , Futaleufú Department (en) , Languiñeo Department (en) eta Tehuelches Department (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 18.349 (2017) |
Dentsitatea | 1,2 bizt/km² |
gobernacionpalena.gov.cl |
Los Lagos eskualdeko probintziarik handiena da, baita biztanle gutxien duena ere. Txileko Patagoniako iparraldereneko lurraldea ere bada.
Probintziako hiriburua Chaitén hiria da, 1979an probintzia sortu zenetik. Izen bereko sumendiaren erupzioaren eta herri horretako ebakuazioaren ondorioz, 2008ko maiatzaren 9tik aurrera probintziako erakundeek aldi baterako funtzionatu zuten Palenan, [1] 2009an Futaleufun, baina azkenean 2010eko abenduan Gobernuak erabaki zuen Chaitén probintziako hiriburu gisa mantentzea. [2]
Komunak
aldatuLau komunek osatzen dute probintzia:
Komuna | Ezkutua | Biztanleria ( 2017 ) [3] | Mapa |
---|---|---|---|
Chaiten | 5 071 hab. | ||
Futaleufu | 2 623 inh. | ||
Hualaihué | 8 944 inh. | ||
Palena | 1 711 inh. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Palena reemplazará a Chaitén como capital provincial - Radio Cooperativa. .
- ↑ Gerson Guzmán. Gobierno decide dejar a Chaitén como capital de la provincia de Palena. .
- ↑ Instituto Nacional de Estadísticas. Censo 2017: Primera entrega de resultados definitivos - Cantidad de personas por sexo y edad. .