Orinoko
Orinoko[1] (gaztelaniaz: Orinoco) Hego Amerikako ibairik luzeenetariko bat da, 2.140 kilometroko luzerarekin. Munduko hirugarren ibairik jariotsuena da, Amazonas eta Kongoren ondoren. Arroak, Orinoquia deitua, 880,000 km²-ko eremua hartzen du, % 76,3 Venezuelan eta gainontzekoa, Kolonbian.
Orinoko Orinoco (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.140 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°34′N 60°30′W / 8.56°N 60.5°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 989.000 km² |
Arro hidrografikoa | Karibe itsasoa |
Ur-emaria | 30.000 m³/s |
Bokalea () | Delta Amacuro |
Historia
aldatuKristobal Kolonek 1498ko abuztuaren 1ean bokalea ikusi zuen arren, Orinokoren iturria, Cerro Delgado-Chalbauden (1.047 m, 02°19′05″N 63°21′42″W / 2.31806°N 63.36167°W), Venezuela eta Brasilen arteko mugatik gertu dagoena, 1951 arte ez zen esploratua, hau da, 453 urte pasa eta gero.
Orinokoko delta eta Apure eta Meta ibaiadarrak XVI. mendean Ambrosius Ehingerrek alemaniarrak esploratu zituen eta, 1800 inguruan, Alexander von Humboldt arroa aztertzen ibili zen.
Hidrologia
aldatuOrinoko ibaiaren emaria 66 urtez (1923-1989) Puente Angosturan, Ciudad Bolívar baino 5 km gorago, neurtu izan da[2]. Ikertutako arroa 907.313 km²-koa da, arro osoaren % 87,3. Datuotan falta den ekarpenik garrantzitsuena Caroní ibaiarena da. Urteko batez besteko emaria 30.621 m³ segundokoa da: handiena abuztuan du (65.302 m³/s) eta txikiena, martxoan (7.110 m³/s).
Orinoko ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Puente Angosturan (Venezuela) neurtuak
Datuak: 1923 eta 1989 artean
Geografia
aldatuOrinokoren ibilbideak arku elipsoidal itxura du, Guyanako mendigunearen inguruan. Ibilbidea lau zatitan banatzen da:
- Goiko Orinoko, 242 kilometrokoa.
- Erdialdeko Orinoko, 750 kilometrokoa.
- Beheko Orinoko, 959 kilometrokoa.
- Amacuroko Delta, 200 kilometrokoa.
Ibaiaren arroak bitxikeria bat du: Casiquiare kanala, Orinokoren besoa dena, Negro ibaira isurtzen baita eta hori Amazonasen ibaiadarra denez gero, Casiquiarekoa Orinoko eta Amazonasen arteko 'kanal naturala' da.
Ibaiadarrak
aldatu- Apure ibaia.
- Arauca ibaia .
- Atabapo ibaia.
- Caroní ibaia.
- Casiquiare kanala.
- Caura ibaia.
- Guaviare ibaia.
- Inírida ibaia.
- Meta ibaia.
- Ventuari ibaia.
- Vichada ibaia.