Ordiziako gaztetxea
Ordiziako gaztetxea Ordiziako Filipineta kalean zegoen, garai batean Gizarte Segurantzaren egoitza izandako eraikinean. 1985eko urtarrileko azken egunetan ireki zizkien ateak gazteei. Eraikinaren egoera txarra zela eta, 2012an hura itxi eta Milagrosa eskola ohia hartu zuten gazteek. 2021. urtean, gaztetxearen XXXV. urteurrena ospatu zuten.
Ordiziako gaztetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′17″N 2°10′53″W / 43.05481278°N 2.18147237°W |
Sorrera
aldatuOrdiziako Arboleda ostiral eta larunbatari amaiera ematen zitzaion lekua zen. Tabernak itxitakoan, hantxe biltzen ziren Ordiziako gazte asko, hango bankuetan, barandan... Esandako baranda hori ez dago, jada, Gudarien etorbidearen (Abenida, ordiziarren kaleko hizkeran) azken etxea egin zutenean, eraitsi zuten eta. Gaur egun, eskailera luze batzuk daude haren tokian. Hantxe izan ziren —Santanan ere bai— lehen hitzak, ametsak, asmoak, gauzatzeko bideak.
1985eko urtarrilaren bukaeran iritsi zen eguna. Txobis, Totxo eta Josuk lortu zuten desiratutako giltza eta lehenengoak izan ziren lokalean sartzen. Egun esanguratsua izan zen hura eta anekdotak ez dira falta; giltza estoldan behera joan zitzaien..., baina berreskuratu zuten eta oraindaino ez dute galdu. Beheko lokala ez zetorren pakete berean, baina, gerora, okupatu egingo zuten.
Lehenengo kamareroak Collón, Txapu (Potrotainoko gitarra) eta Pedro (Potrotainoko baxua eta, gerora, abeslaria) izan ziren. Denen artean txukundu zuten lokala, igeltseritza lanak egin, aroztegikoak, elektrizitatea... Etxean soberan zeuden gauzak berrerabili ziren gaztetxean, eserlekuak, liburuak... Udalak ordaintzen zuen argia eta ura, baina gazteek jarri zuten eskulana eta borondatea.
Elkartea hurrengo urtean gauzatu zen ofizialki eta Polo izan zen lehen tesoreroa.
Ekintzak
aldatuKontzertuak antolatu
aldatuLehen kontzertua Altsasuko Detritusek eman zuen. Lagunak ziren eta gustura etorri ziren musutruk. Geroxeago, Motor 600 edo Los del Rayo ere etorri ziren. Hasieran, ordiziarrek deitzen zuten, baina gero, taldeek eskatzen zuten Ordiziako Gaztetxean jotzen uzteko aukera.
Zerrenda luzea osatzen dute bertan jo dutenek:
- Anari
- BAP!!
- BO2
- Cannabis
- Delirium Tremens
- Deskriados
- Detritus
- Estigia
- Hell Beer Boys
- Hertzainak
- Kortatu
- La Polla Records
- Los del Rayo
- Ludwing Van Beethoven
- Lunatics (alemanak)
- M-ak
- Motor 600
- Nuevo Catecismo Católico
- Pleasure Fuckers
- Potrotaino
- RIP (Eguberri egunean izan zen hau)
- Sutagar
- Tortura Sistematika
- UTM
- Vómito
Behin, M-ak eta Delirium Tremens zeuden jotzen eta inon kabitzen ez zen jende pila etorri zen gaztetxera. Garai hartako teknologia ahalmenak erabiliz, telebista bat jarri zuten balkoian, kanpoan geratu behar izan zutenak kontzertua jarraitu ahal izateko. Halako batean, telebista balkoitik behera erori zen! Ez zen ezer gertatu; telebista txikitu, besterik ez.
Udaberriko festa
aldatuElisabet II.ak tronua igo zeneko zilarrezko ezteiak (Silver Jubilee) ospatu zituenean, McLarenek negozioetarako zuen begi zorrotza erakutsi zuen eta, erreginaren ospakizuna baino 2 egun lehenago, ontzi bat alokatu eta Tamesis ibaian zehar nabigatu zuten, Westminster aurrean, God Save the Queen oihukatuz. Kartzelan bukatu zuten askok, baina betirako geratu zen egun hura historian.
Ordizian ez zegoen monarkiaren ospakizunik, baina udaberriko festa antolatzeko ideian hasi ziren gazteek lanean. Los faunos deituriko arboladia ireki berria zen jendearentzako eta gazteek gustu handiz ematen zituzten han udako gauak. Laster frantses parkea eraiki behar zutela bertan eta ohitura haiek berehala galtzekotan zeudela sumatzen zen. Oria ibaian eskainiko zuten kontzertua, argindarra N-1eko faroletatik hartuko zuten, Oria ibaira jaitsiko ziren Tximistako bigarren zubi parean, euri dexente ari duen bakoitzean urak harrapatzen duen zokogunean... eta bertako God Save the Queen pertsonalitua estreinatuko zuten: Rio Oria. Ibai zikina, garbitu nahi eza, parkezitoa eraikitzeko gastatuko zen dirua... gazteen ahoetan zebilen diskurtsoa, Polok asmatu zuen abestiaren letran geratu zen betirako:
- Este es el pueblo donde has nacido
- La mierda que cagas toda va a este río
- Rio Oria
- Residuos, aceite, mierda y gasolina,
- ya no quedan peces, ratas, malandrinas
- Río Oria
- Ya no hay sudurres para tantos olores
- Las fábricas no quieren poner depuradores
- Río Oria
- Cada día de un color, su agua está podrida,
- Siempre están jodiendo el zipaio, el policía
- Río Oria''
- Y aquí acaba la historia de este pobre río
- Millones para parques y tu siempre podrído
- Río Oria
Ordizia bezalaxe, Oria ibaia asko aldatuta dago eta gaur ez dauka garai hartan eskaintzen zuen itxura, baina Potrotainok eskaini zuen argazkiak zentzu osoa zuen 80ko hamarkadan.
Arlote Irratia
aldatuAgostinho Memoriala
aldatuMiloren ideia izan zen...
Zinea
aldatuOrdiziako festen lehen egunean egin ohi zen. Aurreko urteetan boxeoa izan ohi zen lehena, baina, Ordiziako Gaztetxeak aurrea hartu zuenean, gazteek joan behar izaten zuten Oreretara festa guztien zehar Ordizian erabiliko ziren kamioikada aulkiren bila.
Hitzaldiak
aldatuLiburutegia
aldatuBertso afariak, bazkariak...
aldatuAutogestioa
aldatuDirurik ez zen aurrezten eta beti zegoen zeron.
Behin Lovi Social eta Monstruación etorri ziren. 40 bat pertsonez osatutako taldea, zerbeza, jana... Kiebrara arrimatu ziren berriro ere!
Gaur egun
aldatuOria ibaiak ez du kolore berezirik eta, malandrinak ez badira ere, arratoiak, arrainak eta ahateak badabiltza. Parke frantsesarekin jendea ohitu egin da eta, berriro ere, krisi garaian murgiltuta gabiltza. Ordiziako Gaztetxearen sorreran izandako jende asko falta da gaur. Batzuei gandorra erori zaie eta seme-alabak zaintzen ari dira; beste batzuek ile mata luzea daramate oraindik, baina kana zuriak nagusitu dira. NAk 16 urteko nerabe ez direla esaten badu ere, zenbait gaztetxearen inguruan dabil oraindik; beste batzuek, ordea, bere seme-alabei utzi die ordea...
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |