Oona O'Neill
Oona O'Neill, Lady Oona Chaplin izenez ere ezaguna, (Warwick, 1925eko maiatzaren 14a - Corsier-sur-Vevey, 1991ko irailaren 27a) Charles Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna izan zen.
Oona O'Neill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Warwick Parish (en) , 1925eko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak 1954) Erresuma Batua (1954 - |
Bizilekua | Beverly Hills Manoir de Ban (en) New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Corsier-sur-Vevey, 1991ko irailaren 27a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Corsier-sur-Vevey |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Eugene O'Neill |
Ama | Agnes Boulton |
Ezkontidea(k) | Charlie Chaplin (1943ko ekainaren 16a - 1977ko abenduaren 25a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brearley School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
|
Biografia
aldatuOona O'Neill Warwicken jaio zen Bermudatan, 1925eko maiatzaren 14an. Aita Nobel eta Pulitzer sariak irabazi zituen Eugene O'Neill dramaturgoa izan zen eta ama, berriz, Agnes Boulton idazlea. Bikotea Bermudatan egon zen bitartean jaio zen, baina 2 urte besterik ez zituen aitak familia utzi eta Carlotta Monterey artistarekin ezkondu zenean.
Film bat egiten ari zenean ezagutu zuen Chaplin. 53 urte zituen honek eta 17 besterik ez Oonak, baina, Eugene O'Neillen disgusturako, 1943ko ekainean bikotea ezkondu egin zen eta 35 urtez iraungo zuen harremanak. Aita 1953an hil zen eta zion sekula hitzik zuzendu alabari, baina horrela baloratu zuen Chaplinek bere laugarren emaztea zen Oona:
« | Emakume hau izan da nire salbazioa eta egunero bizitzeko plazerra eman dit[1] | » |
Senarrarekin batera joan zen Suitzara, 1952ko irailean Limelight estreinatu zutenean, komunista izatea leporatu baitzioten Chaplini.
8 seme-alaba izan zituzten: Geraldine, Michael, Josephine, Victoria, Eugene Anthony, Jane, Annette eta Christopher.
1977ko eguberritan, senarra hil zitzaion 88 urte zituenean, eta Oona New Yorkera itzuli zen. Alargunak 52 urte zituen eta aberats eta ospetsu zen. David Bowieren ondoan egon zen, baina, aita eta anaia bezalaxe, alkoholak hartu zuen. New Yorkeko atikoan ematen zuen festa batean, jendaurretik ezkutatu egin zen. Lagun bat joan zitzaion logelara eta ilunpetan zegoela ikusi zuen. Horrelaxe esan zion:
« | Horrelaxe egongo da Charlie orain...[2] | » |
Hala ere, berehala itzuli zen Corsier-sur-Veveyra eta hantxe hil zuen pankreako minbiziak 1991ko irailaren 27an.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oona O'Neill |