Olana
Olana[1] liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa da, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko eta abarretarako erabiltzen dena. Egun, materiale sintetikoz ere egiten dira, nylonez esaterako.
"Olana" izenaren jatorria Frantziako Olonne herritik datorkio, bertan olana ugari ehuntzen baitzen, batez ere itsaslanetarako.