Irlandako Armada Errepublikazalea - Ofiziala

Official Irish Republican Army» orritik birbideratua)

Irlandako Armada Errepublikazalea - Ofiziala (ingelesez: Official Irish Republican Army) IRA banatu zen adar bietako bat da (1969-70), bestea Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea izan zen. Erakunde biek IRA deitzen zioten euren buruari, batak bestearen zilegitasuna ukatuz.

Irlandako Armada Errepublikazalea - Ofiziala
Datuak
MotaParamilitarra
HerrialdeaIrlandako Errepublika
IdeologiaMarxismoa, Irlandar errepublikanismoa, Irlandako Batasuna eta antiinperialismoa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1969ko abendua
Desagerpena1972ko maiatza
Artikulu hau Official IRAri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlandako Armada Errepublikarra».

IRA Ofiziala batez ere marxista zen, irlandar nazionalismotik Behin-Behineko IRA baino urrunago zegoen. Banaketa eta gero, erakundeak Erresuma Batuko armadaren kontrako kanpaina armatua hasi zuen, 1972an amaitutzat eman arte. Ordutik aurrera, erakunde honek liskar larriak izan ditu Behin-Behineko IRArekin eta Askapen Nazionalerako Irlandar Armadarekin (INLA), azken hau IRA Ofizialetik bertatik aterea 1974n.

Azken urteotan ekintza militarrik burutu ez arren, erakundea existitzen da, eta krimen antolatuarekin lotu nahi izan da.

IRA Ofizialaren adar politikoak, Sinn Féin Ofizialak, izena aldatu zuen 1972n, Sinn Féin The Workers Party izena hartuz. 1982n gaurko izena hartu zuen: Workers Party of Ireland.

Kanpo-estekak

aldatu