Neurona-sare errepikakor

Neurona-sare errepikakorra (ingelesez, RNN - Recurrent Neural Network) neurona-sare artifizial klase bat da, non nodoen arteko konexioak grafo zuzendua osatzen duen denbora-sekuentzia batean. Honek denbora portaera dinamikoa erakusteko aukera ematen du. Aurrerantz elikatzen diren neurona-sareak ez bezala, RNNek bere barne egoera (memoria) erabil dezakete sarreren segidak prozesatzeko. Horrek aplikagarriak egiten ditu ataza desberdinetara, adibidez eskuzko idazkera-errekonozimendua edo ahotsaren ezagutza.

"Neurona-sare errepikakor" terminoa egitura orokor antzekoa duten bi sare motari buruz hitz egiteko erabiltzen da: bultzada finitua eta bultzada infinitua dutenak. Bi sare motek denbora-portaera dinamikoa dute. Bultzada finitua duen sare errepikakorra hedatu daitekeen grafo ez-zikliko zuzendua da, aurrerantz elikatzen den neurona-sare baten bidez ordezkatu daitekeena; berriz, bultzada finitukoa hedatu ezin den grafo zikliko zuzendua da.

Kanpo estekak

aldatu