Natalia Torrente

kirol kazetaria eta irakasle madrildarra

Natalia Torrente (Madril, 1984) kirol kazetaria eta irakasle madrildarra da.[1][2][3] 2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopan (Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioa txapelduna izan zen) eta ondoren egindako lanak, Rubiales kasuaren eskandalua agerian uzten zein Espainiako emakumezkoen futbolaren nazioarteko ikuspegia zabaltzen lagundu du.[4][5]

Natalia Torrente
Bizitza
JaiotzaMadril, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaJuan Carlos Erregea Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkirol-kazetaria
Enplegatzailea(k)Relevo (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Torrentek Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zituen Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean.[2]

Kazetari

aldatu

La Crónica de León egunkarian hasi zen kazetari lanetan.[6]

Handik aurrera erredaktorea, erreportaria eta iruzkingilea izan da hainbat komunikabidetan, prentsan, irratian eta telebistan, bereziki kirol atalean.[6]

Torrentek azaleratu zuen Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidenteak eta Jorge Vilda hautatzaile nazionalak Jenni Hermoso futbolariari eta haren familiari egin zieten presioa. Helburua Rubialesek Hermosari egindako erasoa minimizatzea zen.[7][8] Lan esklusibo horiek oihartzun handia izan zuten Espainiako gainerako prentsan eta nazioarteko hedabideetan. Rubialesek 2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopako finalean izandako eskandaluaren berri eman zuten, eta, azkenean, FIFAk hiru urtez desgaitu zuen.[5]

MoJo Innova Kazetaritza Mugikorraren VII. Jardunaldian, Universitat Oberta de Catalunyak (UOC) eta EFE Agentziak antolatuta, Irene Junquera (El desmarque) eta Natalia Torrente (Relevo) kazetariek Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioko jokalariak euren historia kazetariei kontatzera animatu zituzten.[9] Gainera, emakumezkoen futbol-selekzioaren inguruan gertatutakoaren ondoren, kirol-kazetaritzaren etapa berria aipatu zuten biek.[10]

Irakasle

aldatu

Relevo kirol-egunkarian ikerlanetan aritzen da.[2] Kazetaria izateaz gain, Torrente kirol eta irakaskuntza ekitaldiak antolatzen ditu CEU San Pablo Unibertsitateko Kirolean espezializatutako kazetaritza masterrean.[3][11]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu