Nakalipithecus nakayamai
Nakalipithecus nakayamai Miozeno berantiarrean bizi izan zen hominido bat izan zen, gaur egungo Kenian. Espeziearen arrastoak baraila bat eta hamaika hortz dira, 2005ean aurkituak, Nakalin (Keniako iparraldea). Ar39-Ar40 frogen arabera 9.8-9.9 milioi urte zituen.
Nakalipithecus nakayamai | |
---|---|
9,9 Ma-9,8 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Leinua | Dryopithecini |
Generoa | Nakalipithecus |
Espeziea | Nakalipithecus nakayamai Kunimatsu et al 2007.
|
Haginek esmalte lodia dute. Uste denez honek erakusten du hazi eta intxaurrak jaten zituela. Garaia kontuan hartuta baliteke Nakalipithecus gorila, txinpantze eta gizakien arteko arbaso komuna izatea. Homininae subfamiliako kide basaltzat hartzen da, gaur egun daude leinu eta azpileinuetan banatu aurretik. Bestetik Ouranopithecusen antza du, Grezian aurkitutako hominido fosila.
Tamainari dagokionez, gorila emeen tamaina baino txikiagoak ziren. Basoetan bizi ziren, inguruan aurkitu diren beste espezie batzuk ikusita.
Espezie hau oso garrantzitsua da gizakiaren eboluzioa ulertzeko, garai horretan Afrikan zegoen fosil eskasia betetzera datorrelako, Samburupithecus eta Chororapithecusekin batera. Lehenago uste zen Afrikatik Asiarako bidea egin zutela Hominidaeren arbaso komunek, Afrikan desagertu eta ondoren berriro bueltatu zirela Afrikara. Fosil hauek teoria hori baztertzeko aukera ematen dute.