Munhogain

Euskal Herriko mendia

Munhogain, Nafarroa Beherean dagoen mendi bat da, Adartza mendilerroan dagoena, Pirinioetan. Adartza mendilerroa osatzen duten zortzi mendietatik, bigarren txikiena da, 928 metroko garaierarekin.

Munhogain
Datu orokorrak
Garaiera928 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°08′N 1°20′W / 43.14°N 1.33°W / 43.14; -1.33
MendikateaAdartzako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBaigorri/Germieta
MendikatMendikat

Abiapuntuak

aldatu

Baigorritik, bide bat, Ahartza leporantz igotzen da, baita GR-10 bidezidorra ere. Ezkerretara, Oilarandoiren kapera geratzen da, mendiaren tontorrean. Eskumatara, Munhogainen tontorra, bere gainaldean, pago sail batetaz josia. Hemendik, tontorrera, zuzenean iris daiteke. Bidea Leizartze leporantz ere jarrai daiteke. Hau, bera baino goraxeago geratzen da. Ezkerretik, desbideratu hurbil dagoen tontorrera iristeko.

Germietatik, posible da hegomendebalderantz igotzea, Baigorriko bidera iristeko, Oilarandoi mendiaren iparraldean. Azken mendi honetarako igoera alde batera utziz, mendi hau, bere mendebaldeko aurpegitik inguratzen da, Ahartza leporantz iristeko. Aukera ikusgarriago bat ere badago, Uhakietako labarraren hondo-hondotik dihoana, Harkaitz beltz malkartsuek defendatzen dutena. Labarretik, posible da igotzea Artza eta Urdantzia lepoak elkartzen dituen bidera iristeko. Errazena, Munhoa mendiaren mendebaldeko magaletik igotzea dirudi, eta ondoren, eskumatarantz desbideratzea, Ahartzarako bidetik. Leizartze lepopean kokatuz, zuzenean igotzen da. Orain, eskumatik, bidera iristen da, eta gorago, Munhogainen tontorrera. Ez da alde batera utzi beharreko aukera, Ahartza lepora, zuzenean zirkuaren hondotik malda gogorrean iristea.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu