Millennium Dome
Millennium Dome edota The Dome (euskaraz Milurtekoaren Domoa edota Domoa) Ingalaterrako Londres hiribuaren hego-ekialdean kokatutako Greenwich penintsulan dagoen kupula edo domo itxurako eraikin bat da, Tamesis ibaiaren alboan. Berez hasiera batean Millennium Experience ("Milurtekoaren Esperientzia) izena jaso zuen, bertan 3. milurtekoaren hasierako mundu osoko ikuskizun handiena ospatu baitzen.
Millennium Dome | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Greenwich |
Koordenatuak | 51°30′10″N 0°00′11″E / 51.502816666667°N 0.0031166666666667°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1999 |
Edukiera | 23.000 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Richard Rogers |
Egitura ingeniaritza | BuroHappold Engineering (en) |
Estiloa | high-tech architecture (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Peninsula Square, London, SE10 0AX, England |
Eraikina Richard Rogers arkitektoak diseinatu eta Sir Robert McAlpine eraikuntza konpainiak eraiki zuen, aldiz egitura Buro Happold ingeniaritza konpainiak eraiki zuen. Estalkia beira-zuntzez egina da. 2000ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean eraikina jendeari ireki eta ikuskizuna martxan egon zen, bere garaian proiektua eta ikuskizun berak eztabaida politiko bizia piztu zutelarik. Gaur egun eraikin honetan The O₂ delakoa kokatzen da.
Ikuspegia
aldatu-
Aireko ikuspegia.
-
Saskibaloi partidua barnealdean.
-
Ikuskizuna barnealdean.
Kanpo estekak
aldatu- The O₂ eraikinaren webgunea (Ingelesez)
- Millennium Dome eraikina Structurae.de webgunean ikusgai (Ingelesez)