Miguel Amilibia
Miguel Amilibia Matxinbarrena (Donostia, 1901eko azaroaren 15a - ibidem., 1982ko urriaren 6a) euskal abokatu eta politikaria izan zen[1].
Miguel Amilibia | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936ko martxoaren 15a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1901eko azaroaren 15a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 1982ko urriaren 6a (80 urte) | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Herri Batasuna |
Biografia
aldatuEustasio Amilibia Egaña Gipuzkoako ahaldun liberala birraitona zuen.
Oviedoko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren Gipuzkoako Kutxan lan egin zuen. PSOEko kidea, 1936ko hauteskundetan Fronte Popularraren diputatu hautatu zuten. 1937an Euskadiko Idazkari Nagusi bilakatu eta Rufino Laisekarekin batera PSE autonomo bat bultzatu zuen.
Gerra Zibilean Euzko Gudarostearen artilleria-tenientea izan zen. 1939an Frantziara erbesteratu eta handik Arjeliara eta Buenos Airesera ihes egin zuen. PSOEtik aldenduta, itzultzaile eta kazetaria izan zen. 1977an Euskal Herrira itzuli eta 1978an Herri Batasunan sartu zen. Hil aurretik, Mahai Nazionalaren kide bihurtu zen.
Bibliografia
aldatuLiburuak
aldatu- La guerra civil española. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina, 1951 (156 or.).
- La guerra fría. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina, 1972.
- Los dos robinsones. Un ensayo sobre el valor de cambio. Buenos Aires: Editorial Sudamericana, 1970 (153 or.).
- Cuatro etapas de la segunda guerra mundial. Lau liburuki. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina, 1972 (544 or).
- De Versalles a Hiroshima. 1918-1945. Tafalla: Txalaparta, 1987 (111 or.).
- Los batallones de Euskadi. Ipar Haizea bilduma. Donostia: Txertoa 1977. 2. argitalpena, Andoain: Abarka 2003.
Artikuluak
aldatuThe Associated Press, Reuter, El Mundo (Buenos Aires), Egin eta beste hedabide askotan ehundaka artikulu argitaratu zituen.
- "Los Kennedy", Los hombres del la Historia. Siglo XX.
- "Sabino Arana, polémico". 1980an argitaratuta helbide honetan dago jasota: http://euskalherria.indiymedia.org/eu/2003/08/8614.shtml[Betiko hautsitako esteka].
Itzulpenak
aldatu- Marcel AYME: La cabeza ajena-Clerambard-Luciana y el carnicero. Buenos Aires: Editorial Losada, 1956 (301 or.).
- Gerald BRENAN: La faz actual de España. Buenos Aires: Losada, 1952.
- Historia de la literatura española. Buenos Aires: Losada, 1958.
- Dafne DU MAURIER: Los parásitos. Bartzelona: Éxito, 1951.
- André GIDÉ: Diario (1898-1949). Buenos Aires: Losada, 1963.
- Frances Parkinson KEYES: Una cena en "Antoines". Bartzelona: Éxito, 1951.
- Roger PEYREFITTE: El fin de las embajadas. Buenos Aires: Editorial Sudamericana, 1966 (374 or.).
- Herbert READ: La pintura moderna. México D.F.: Hermes, 1965.
- Elmer RICE: Teatro. Jorge Zalamearekin batera itzulita. Buenos Aires: Losada, 1956 (286 or.).
- El abogado y otras obras. Jorge Zalamearekin batera itzulita. Buenos Aires: Losada, 1957 (352 or.).
- William SAROYAN: La casa de Sam Ego. Buenos Aires: Losada, 1957 (243 or.).
- Edna SHERRY: Ambición fatal. Bartzelona: Éxito, 1952.
- Batzuen artean: Historia de la Humanidad. Desarrollo cultural y científico. Miguel Hernanirekin batera eginiko itzulpena, UNESCOren babesaz. Bartzelona: Planeta, 1981.
Miguel Amilibiari buruzko bibliografia
aldatu- Maria Asuncion AMILIBIA: El diario de la nostalgia. Tafalla: Txalaparta, 2006.
- Luis Mari JIMÉNEZ DE ABERASTURI eta Juan Carlos: La guerra en Euskadi. 1936-1937. Donostia: Txertoa, 2007: 149-184.
- Punto y Hora de Euskal Herria: "Entrevista. Miguel de Amilibia. Un socialista de los de antes". Punto y Hora de Euskal Herria, 248.zk, 1982ko urtarrilaren 8-15: 15-18.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu(Gaztelaniaz): Hamaika Bide Elkartearen biografia.