Michael W. Young

ikertzailea

Michael Warren Young (Miami, 1949ko martxoaren 28a) estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa da. 2017ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Jeffrey C. Hall eta Michael Rosbashekin batera erritmo zirkadianoa kontrolatzen duten mekanismo molekularren aurkikuntzagatik.

Michael W. Young

(2017)
Bizitza
JaiotzaMiami1949ko martxoaren 28a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaTexasko Unibertsitatea Austinen Doktoretza
L. D. Bell High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgenetista, chronobiologist (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Texasko Unibertsitatea Austinen
Rockefeller Unibertsitatea  (1978ko urtarrilaren 1a -
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Amerikako Sozietate Filosofikoa
rockefeller.edu…

Biologia ikasi zuen Texasko Unibertsitatean eta Drosophila melanogaster euliaren genomaz interesatu zen. Geroago, genetika molekularrean doktoratu zen Stanfordeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan. 1978an Rockefeller Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

Barneko erlojua erritmo zirkadianoan erregulatzeko funtsezko geneak aurkitu zituen. Erritmo zirkadianorako beharrezkoak diren proteinak sortzen dituzten geneak ere aurkitu zituen.