Michael Gambon
Michael Gambon (Dublin, 1940ko urriaren 19a - Witham, Essex, 2023ko irailaren 27a) jaiotzez irlandarra den ingeles aktore bat izan zen.
Londresen egin zituen ikasketak, eta ingeniari gisa hasi zen ondoren lanean. Antzerkian 1962. urtean hasi zen, eta Otelo obrako bigarren zaldunaren paperean egin zuen debuta. Ondoren National Theatre konpainian sartu zen, eta hango antzezle izan zen 1963tik 1966ra. Harrezkero protagonista paperak egin zituen zenbait konpainia txikitan, Otelo, Macbeth eta Coriolano obretan. 1970-1971 denboraldian Royal Shakespeare Companyn jardun zuen, bigarren mailako paperak antzezten, eta ondoren protagonista izan zen berriro Lear Errege, Antonio eta Kleopatra eta abarretan. Patetismo ilun baina aldi berean komikoa erakutsi zuen eta horrek bere belaunaldiko zenbait idazle erakarri zituen. Horrela, aipagarriak ditu Alan Ayckbournen Normandiako konkista (1974) obran egindako lana eta Beteranoaren eguna (1989) obran Jack Lemmonekin egindakoa. Dena dela, National Theatren egindako estreinaldiek eman zioten ospe gehien Gamboni: Harold Pinterren Traizioa (1978), Simon Grayren Obra amaiera (1979) eta Ayckbournen Gaitzespena (1985), zeinarekin irabazi baitzuen Olivier saria. Britainia Handiko antzerki-sari nagusiak irabazi zituen 1987. urtean, Eddie Carboneren papera antzeztuz Arthur Millerren Zubiko ikuspegia lanean. 1995ean berriro agertu zen National Theatren, David Hareren Sabailehioa (1995) obrarekin. Telebistan ere lan egin du, arrakasta handiz, Dennis Potteren Detektibearen kanta (1985) laneko interpretazioari esker, batez ere.
Obra
aldatuAntzerkia
aldatu- Othello, 1962
- Hamlet, 1963
- Saint Joan, 1963
- The Recruiting Officer, 1963
- Andorra, 1964
- Philoctetes, 1964
- Othello, 1964
- The Royal Hunt of the Sun, 1964
- The Crucible (Herrick), 1965
- Mother Courage and Her Children, 1965
- Love for Love, 1965
- Juno and the Paycock (Jerry Devine), 1966
- The Storm, 1966
- Events While Guarding the Bofors Gun, 1967
- A Severed Head (Palmer Anderson), 1967
- The Doctor's Dilemma, 1967
- Saint Joan, 1967
- Peer Gynt, 1968
- Othello, 1968
- Macbeth,, 1968
- In Celebration, 1969
- Coriolanus, 1969
- The Plebeians Rehearse the Uprising, 1970
- Major Barbara (Charles Lomax), 1970
- Henry VIII, 1971
- When Thou Art King, 1971
- The Brass Hat, 1972
- Not Drowning But Waving, 1973
- The Norman Conquests, 1974
- The Norman Conquests, 1975
- The Zoo Story, 1975
- Otherwise Engaged, 1976
- Just Between Ourselves, 1977
- Alice's Boys, 1978
- Betrayal, 1978
- Close of Play, 1979
- Richard III, 1980
- Othello, 1980
- Sisterly Feelings, 1980
- The Life of Galileo, 1980
- King Lear, 1983
- Antony and Cleopatra, 1983
- Tales from Hollywood, 1983
- Old Times, 1985
- A Chorus of Disapproval, 1985
- Tons of Money, 1986
- A View from the Bridge, 1987
- A Small Family Business, 1987
- Mountain Language (Sergeant), 1988
- Uncle Vanya (title role),1988
- Veterans' Day, 1989
- Man of the Moment, 1990
- Othello (title role), Stephen Joseph Theatre, 1991
- Taking Steps, 1981
- Volpone (title role), 1995
- Skylight, 1995
- Skylight (Tom Sergeant), Broadway, 1996
- Tom and Clem (Tom Driberg), Aldwych Theatre, 1997
- The Unexpected Man (The Man), RSC The Pit, Barbican, 1998
- Juno and the Paycock (Captain Jack Boyle), Gaiety Theatre, 1999
- Cressida (John Shank), The Almeida Theatre at the Albery, 2000
- The Caretaker (Davies), Comedy Theatre, 2001
- A Number (The Father), Royal Court Theatre, 2002
- Endgame (Hamm), Albery Theatre, 2004
- Henry IV, Part 1 and Henry IV, Part 2 (Sir John Falstaff), National Olivier, 2005
- Celebration Pinter staged reading (Lambert), Gate Theatre, Dublin/Albery, 2005
- Eh Joe (Joe), Gate Theatre, transfer to Duke of York's Theatre, 2006
- No Man's Land (Hirst), Gate Theatre, transfer to Duke of York's Theatre 2008/09
- Krapp's Last Tape (Krapp), Gate Theatre, transfer to Duchess Theatre, 2010
Filmografia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.