Mendaza
Mendaza[4] ([menðas̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.
Mendaza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Mendaza | ||
Alkatea | Jesús Gambra Zubiria (UPN) | ||
Posta kodea | 31460 | ||
INE kodea | 31166 | ||
Herritarra | mendazar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′34″N 2°14′05″W / 42.642777777778°N 2.2347222222222°W | ||
Azalera | 32,77 km² | ||
Garaiera | 637 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 289 (2023: −8) | ||
Dentsitatea | 0,09 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,35 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,46 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 61,9 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 4,30 (2018: %-2,17) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.mendaza.org |
Honako herriek osatzen dute: Asarta, Acedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Acedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.
31.8 kilometro koadrokoa da, eta 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuKokapena
aldatuMendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Acedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.
Klima
aldatuMendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Landaredia
aldatuHerriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.
Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.
Udalerri mugakideak
aldatuMugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramillera eta Sorlada (ekialdean); Mues eta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).
Ekonomia
aldatuZerbitzuak
aldatuAntzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Demografia
aldatuMendazako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 21 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuMendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Arriba kalea, 1
Udal hauteskundeak
aldatuAzken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 102 | 4 |
Agrupación Electoral Independiente | 77 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.
Alkateak
aldatuHauek izan dira Mendazako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Pedro Jesus Alecha Berruete[5] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores de Mendaza |
Antonio Martinez Martinez[5] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral San Valentin |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Javier Angel Lopez de Dicastillo Sanz | 2007 | 2011 | UPN |
Jesus Gambra Zubiria | 2011 | 2015 | UPN |
Javier Senosiain Paternain[6] | 2015 | 2019 | UPN |
Javier Senosiain Paternain[6] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral La Berrueza[7] |
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.
Mendazar ospetsuak
aldatu- David Carlos Bergara (1907-1936), apaiza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b «MENDAZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXI, Iruñea, 1994. ISBN 84-235-1313-0
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Mendazako udalaren webgunea.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-139 errepidetik Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Mendazari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
Mendaza | ||
---|---|---|
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |