Massachusetts

Masachusets» orritik birbideratua)

Massachusetts (ingelesez ˌmæsəˈtʃuːsɨts ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dago. Haren hiriburua Boston da. Guztira 6,3 milioi biztanle ditu.

Massachusetts
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
All Hail to Massachusetts (en) Itzuli
Massachusetts
The Road to Boston (en) Itzuli
Massachusetts (Because of You Our Land is Free)
The Great State of Massachusetts (en) Itzuli
Say Hello to Someone from Massachusetts (en) Itzuli
Ode to Massachusetts (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-MA
HiriburuaBoston
Massachusettseko GobernadoreaMaura Healey
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak42°18′N 71°48′W / 42.3°N 71.8°W / 42.3; -71.8
Azalera27.336 km²
MugakideakRhode Island, Connecticut, New York, Vermont eta New Hampshire
Punturik altuenaMount Greylock
Demografia
Biztanleria7.029.917 (2020ko apirilaren 1a)
235.495 (2015)
Dentsitatea257,17 bizt/km²
Etxebizitzak2.646.980
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) Itzuli
mass.gov

Geografia

aldatu

Ingalaterra Berria eskualdea osatzen du Connecticut, Maine, Hampshire Berri, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.

Laua da kostaldean eta menditsua mendebaldean (Berkshire mendiak). Taunton, Connecticut eta Merrimack ibaiak igarotzen dira estatutik[1].

Historia

aldatu

Juan Verrazanok esploratu zuen kostaldea 1524an. 1636ko irailaren 8an Harvard Unibertsitatea sortu zuten Cambridgen, Bostondik gertu, hasieran "New College" izenaz. Burujabetasunaren aldekoen gune garrantzizkoena izan zen, eta 1776an sartu zen Batasunean.[2]

Ekonomia

aldatu

Industrian, ehungintza eta oinetakogintza dira jarduera nagusiak, eta baita arrantza eta ontzigintza ere. Harvard Unibertsitatea bertan dago.[3]

Hezkuntza

aldatu

Massachusettseko hezkuntzak emaitza oso onak lortzen ditu AEBetan eta nazioartean egiten diren ebaluazioetan, baina bereziki goi mailako hezkuntzak lortu du nazioarteko ospea. Munduko unibertsitate pribatu onenetakoak dira, urtero egiten diren sailkapenen arabera, Harvard University eta Massachusetts Institute of Technology, biak Cambridge hirian. Bi unibertsitate horiek munduko unibertsitate bikainenen goi-goiko postuetan hamarkadetan egon dira, baina bi horiekin batera, beste hainbat erakunde ere bai: Tufts University, Boston College, Brandeis University, Boston University eta Northeastern University, besteak beste. Massachusettseko unibertsitate publikoak (UMass) ere ospe ona du AEBetan. Bost campus ditu.

Massachusettsen ospe handiko goi mailako arte eskolak ere daude: Williams College, Amherst College eta Wellesley College.

Biografiak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.