Manu Ceberio

gipuzkoar arkeologoa
Manu Zeberio» orritik birbideratua)

Manu Zeberio Rodríguez (Donostia, 1977) gipuzkoar arkeologoa eta historiaurrelaria da. Megalitismoa, Burdin Aroa eta erromatar garaia ikertu ditu batez ere. Aranzadi Zientziak elkarteko ikertzailea da[1].

Manu Ceberio

(2023)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
(1998 - 2001) degree in History (en) Itzuli
Alcaláko Unibertsitatea
(2012 - 2013) master
UNED
(2012 - 2013)
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, ikertzailea eta historiaurrelaria
Enplegatzailea(k)Aranzadi Zientzia Elkartea
Manu Zeberio eta Izaro Quevedo arkeologoak Txangostako ikerketa arkeologikoaren aurkezpena egiten Potxoenean

Jarduera akademikoa eta profesionala

aldatu

2001ean Deustuko Unibertsitatean (Donostiako Campusa) Historian lizentziatua. 2013an Alcalako Unibertsitatean Museologia eta Museoak masterra egin zuen.

Gipuzkoako ondare arkeologikoaren zaintza- eta katalogazio-lanak koordinatu ditu.

Bi arlo nagusiekin lotutako proiektu arkeologikoak zuzentzen ditu. Alde batetik erromatarren garaia eta Burdin Aroa, Santiagomendiko eta Irigaineko ikerketa arkeologikoak egiten eta Zarauzko Andre Maria Erregina parrokia eta Santiagomendi aztarnategietako material zeramikoak aztertzen. Beste alde batetik megalitismoa, Biribillondoko aztarnategia, Arribiribilletako zutarria, Keixetako Egiya Hegoa eta Gizaburuako trikuharriak, Mariolako zista, Erroizpeko tumulu eta zistak eta harrespil multzoa ikertzen.

Gainera, proiektu desberdinen zuzendaritzan parte hartzen du: Lizarrateko aztarnategiko zuzendaria da[2] Alfredo Morazarekin batera eta Igoin-Akola eta Txoritokietako Estazio Megalitikoetan Jesus Tapiarekin batera, Berrozpin IV eta V trikuharriak industen.

Jaizkibelgo Estazio Megalitikoaren barruan dagoen Jaizkibel V mairu-baratzea induskatu eta leheneratze lanak zuzendu ditu.

Bestalde, ondare historiko-artistikoaren hedapena lantzen du, hitzaldiak ematen, eta Aranzadiko web-orrian dagoen Gipuzkoako megalitoen bilatzailea bultzatu zuen.

Argitalpenak

aldatu

Hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu[3][4], besteak beste:

  • 2020 Ceberio Rodríguez, Manuel; Tapia Sagarna, Jesús eta Quevedo-Semperena, Izaro. "Dolmen de Putzuzar (Ereñotzu)", Arkeoikuska: Investigación arqueológica, ISSN: 0213-8921, 2020 zk., 314-316 or.
  • 2020. Ceberio Rodríguez, Manuel eta eta Quevedo-Semperena, Izaro. Cromlech Jaizkibel V: III Campaña. Arkeoikuska: Investigación arqueológica, ISSN: 0213-8921, 2020 zk., 2020, . 321-323 or.
  • 2011. "Los yacimientos en cueva de Gipuzkoa: Un balance de su estado de conservación", Munibe antropologia, 62. Donostia. ISSN: 1132-2217. 499-515 or.

Talde lanean egindako liburuetan:

  • 2007. "Estudio, conservación y protección del patrimonio megalítico en Gipuzkoa", in, Fernández Eraso, Javier eta Mujika Alustiza, José Antonio (koord): Actas del Congreso Internacional sobre Megalitismo y otras manifestaciones funerarias contemporáneas en su contexto social, económico y cultural. ISBN: 9788493767075, 354-366 or.

Erreferentziak

aldatu
  1. Aranzadi. «Manu Ceberio Rodríguez» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  2. «Manu Ceberio-ren hitzaldia San Adriango Denboraren tunelari buruz» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Manuel Ceberio Rodríguez» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  4. «Manu Ceberio Rodriguez | Aranzadi society of sciencies - Academia.edu» aranzadi-zientziak.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).

Kanpo estekak

aldatu