Malacostraca
Sarritan goi-mailako krustazeo izena ere ematen zaien krustazeoen klaseko zenbait artropodoz esaten da. Gorputza 20 segmentuz osatua dute normalean, eta abdomeneko hankak atrofiatuta egoten dira sarritan.
Malacostraca (grezieratik: μαλακό όστρακο - "geruza biguina") krustazeoen arteko talderik handiena da eta adituak ez direnek krustazeo gisa identifikatuko lituzteketen animalia gehienak biltzen ditu, Decapoda, Stomatopoda eta krilla bezala. Anphipoda eta lur-lehorreko krustazeo talde bakarra ere biltzen ditu (Isopoda). 22.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira eta krustazeo guztien bi heren talde honetakoak dira. Lehenengo ale fosilak Kanbriarrean agertu ziren.
Malacostraca | |
---|---|
Kanbriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Crustacea |
Superklasea | Multicrustacea |
Klasea | Malacostraca Latreille, 1802
|
Azpibanaketa | |
Talde honetako filogenia oraindik eztabaidan dago. Ikerketa molekular ezberdinek taldeak aldatu ditzakete oraindik.
Morfologia
aldatu- 3 tagma: buruan 5 segmentu, toraxeak 8 segmentu eta abdomenean 6 segmentu (Phyllocaridan 7).
- Buruak 5 segmentu ditu, antenula pare batekin eta antena beste pare batekin, 3 aho-atal ditu, barail, maxilula eta maxila batne.
- 8 segmentu toraziko dituzte. Zefalotoraxak estalki bat du 3 segmenturen fusioarekin, beste 5ak estali gabe utziz.
- Normalki 8 pare hanka toraziko dituzte, lehenengo parea (batzuetan gehiago) aldatuta daude eta maxilipedoak dira, hau da, jateko erabiltzen dituzte. Maxilipedoen aurretik dagoen lehen hanka parea askotan pintza gisa aldatu dira.
- Abdomenak 6 segmentu ditu. Apendizeak pleopodo izena dute eta normalki igeri egiteko erabiltzen dituzte. Isopodaren barruan hauek arnasa hartzeko erabiltzen dira.
- Gonoporoen lekua 6. segmentuaren azpian dago emeetan eta 8. segmentuan arrengan.
- Begi sesilak dituzte.
- Nerbio-sistema zentralizatua dute.
- Urdailak bi ganbera ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malacostraca |