Madeira
Madeira[1] Portugalgo eskualde autonomoa da, Azore uharteekin batera. Uhartedia da, eta Ozeano Atlantikoan dago, Europa eta Afrika artean, Lisboatik 978 km ingurura, hego-mendebaldean. Hiriburua Funchal da. Portugalen mende dago, autonomia-estatutua badu ere.
Madeira | |||
---|---|---|---|
Portugal | |||
Ereserkia | |||
Hino da Região Autónoma da Madeira (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
ISO 3166-2 | PT-30 | ||
Hiriburua | Funchal | ||
President of the Regional Government of Madeira (en) | Miguel Albuquerque (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 32°45′N 17°00′W / 32.75°N 17°W | ||
Azalera | 801 km² | ||
Punturik altuena | Pico Ruivo | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 250.769 (2021) −17.016 (2011) | ||
Dentsitatea | 313,07 bizt/km² | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Matrikula | P | ||
madeira.gov.pt |
Geografia
aldatuUhartediak jatorri bolkanikoa du, eta oso menditsua da (Ruivo mendia, 1.861 m).
Uharteak
aldatuMadeirako uhartedia lau uhartek osatzen dute:
- Madeira (740.7 km²).
- Porto Santo (42.5 km²)
- Desertas (14.2 km²)
- Selvagens (3.6 km²)
Azken bietan, izenek iradokitzen duten moduan, ez da inor bizi.
Kontzejuak
aldatu- Funchal: 100.847 biztanle 2006an.
- Camara de Lobos: 35.150.
- Santa Cruz: 32.696.
- Machico: 21.321.
- Ribeira Brava: 12.523.
- Calheta: 11.856.
- Santana: 8.491.
- Ponta do Sol: 8.189.
- São Vicente: 6.063.
- Porto Santo (Vila Baleira): 4.388.
- Porto Moniz: 2.762.
Klima
aldatuMadeirak klima gozoa du: tenperaturetan alde txikia izaten da neguaren eta udaren artean.
Datu klimatikoak (Funchal) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25.5 | 27.0 | 30.5 | 32.6 | 34.2 | 34.7 | 37.7 | 36.0 | 38.4 | 34.1 | 29.5 | 25.9 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.7 | 19.7 | 20.4 | 20.6 | 21.6 | 23.4 | 25.1 | 26.4 | 26.4 | 24.9 | 22.6 | 20.7 | 22.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 16.7 | 16.6 | 17.2 | 17.5 | 18.6 | 20.6 | 22.2 | 23.2 | 23.2 | 21.8 | 19.6 | 17.9 | 19.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.7 | 13.4 | 13.9 | 14.4 | 15.6 | 17.7 | 19.2 | 20.0 | 20.0 | 18.6 | 16.6 | 15.0 | 16.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 9.2 | 7.4 | 8.1 | 9.8 | 9.7 | 13.2 | 14.6 | 16.4 | 16.6 | 13.4 | 10.8 | 9.4 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 74.1 | 83.0 | 60.2 | 44.0 | 28.9 | 7.2 | 1.6 | 2.0 | 32.9 | 89.5 | 88.8 | 115.0 | 627.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 12 | 10 | 19 | 8 | 6 | 3 | 1 | 2 | 6 | 9 | 10 | 13 | 87 |
Eguzki orduak | 167.4 | 171.1 | 204.6 | 225.0 | 213.9 | 198.0 | 244.9 | 260.4 | 225.0 | 204.6 | 168.0 | 164.3 | 2447.2 |
Iturria: Instituto de Meteorologia,[2] ClimaTemps.com[3] eguzki orduen datuak |
Historia
aldatuGenovatarrak, uste denez, XIV. mendean hara heldu ziren, baina uhartedia ez zen ezagutu Portugalgo Henrike printzeak 1418-20 inguruan aurkitu zuen arte. João Gonçalves Zarcok eta Tristão Vazek uharteak berehala kolonizatu zituzten. Azukrearen merkataritzak laster garrantzia hartu zuen; hala ere, Pombalgo markesak esklaboak izateko eskubidea indarrik gabe utzi ondoren, 1775ean, azukrearen eta ardoaren industriek atzerakada handia izan zuten.
1660 ingurutik 1835 arte, britainiarrek uharteetan eragin handia izan zuten. 1801ean, uhartedia ingelesen eskuetan egon zen, denbora laburrez izan bazen ere eta, berriro, 1807tik 1814 arte, Portugalek Frantziari eskainitako laguntza aitzakiatzat hartuta.
1931n, hutsean geratu zen matxinada txiki bat, eta, 1974an, Salazar aginpidetik erori ondoren, autonomia-eskaerak indarberritu egin ziren; hala, Portugalgo Parlamentuak 1976ko urrian autonomia-estatutua onartu zion.
Ekonomia
aldatuEkonomia-jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta turismoa dira. Barrualdean, nekazaritzak ematen duen produktu garrantzizkoena mahatsa da, ardo-produkzio bikainarekin. Kostaldean, azukre-kanabera, platanoak, fruituak, barazkiak eta batatak ekoizten dira.
Gizateriaren Ondarea
aldatuMadeirako Laurisilva1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Naturala |
Irizpideak | ix, x |
Erreferentzia | 934 |
Kokalekua | Portugal |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1999an UNESCOk Madeirako laurisilva Gizateriaren Ondare izendatu zuen, bertako landaretza mota babesteko; izan ere, hasierako basoaren % 10 inguru mantentzen bada ere, Europako laurisilva baso handiena da. Portugalen izendatu den Gizateriaren Ondare Natural bakarra da.
Ondasun nabariak
aldatu- Funchalgo katedrala.
- Madeirako lorategi botanikoak (Funchal).
- Bertoko landaretza, bertoko basoa, laurisilva.
- Hondartzak.
Iruditegia
aldatu-
Funchal hiriaren ikuspegia.
-
Funchaleko katedrala.
-
Madeirako lorategi botanikoak (Funchal).
-
Funchaleko hotelak.
-
Madeirako kasinoa (Funchal).
-
Porto Santoko hondartza.
-
San Lorenzo lurmuturra.
-
Pico Ruivo (1.862m).
-
Madeirako aireportua (Santa Cruz).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Madeira eskualde autonomoko Gobernuaren web-orria
- (Portugesez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Madeirako turismo-bulegoaren web-orria