M*A*S*H (telesaila)
M*A*S*H AEBtako komedia eta drama telesail bat da. 1972ko irailaren 17tik 1983ko otsailaren 28ra CBS katean aireratu zen. Richard Hooker idazlearen MASH: A Novel About Three Army Doctors liburuan oinarritua dago, 1970eko MASH filmaren egokitzapena ere bada.
Denbora luzez AEBtako inoizko telesail arrakastatsuenen artean egon zen. Kontakizun asko komikoak izan arren, benetan jazotako gertakarietan oinarrituak daude.
Hasierako Suicide Is Painless ("Suizidioa Sufrimendurik Eza Da") doinua telesailaren ikur bilakatu zen, ikusleek hau entzun bezain laister telesailarekin lotzen dutelarik.
Argumentua
aldatuKoreako Gerran (1950-1953) zehar AEBtako Armadaren Kirugia Ospital Mugikorretan (MASH - Mobile Army Surgical Hospital) lan egiten duten zirujau, mediku eta erizain talde baten eguneroko gertakariak eta bizipenak azaltzen dira, maiz, gerraren lehen frontean egon ez arren, haren ondorio latzak ikusi eta bizitzen baitituzte, hildakoak, zaurituak, hondamendia eta atsekabeen gida. Azken hauei aurre egiteko umore surrealista eta ironiko batekin aurre eginez, bai eta berez Armadak debekatuak dituzten jarduerak burutuz ere: gerran topatzea zaila diren edota debekatuak dauden objektuen salerosketa, mediku eta erizainen arteko maitasun kontuak, ez hanka eta ez bururik ez duten goi agintari militarren eskakizun zentzugabeei ez ikusiarena egitea, kanpalekuen arteko amerikar futbol partiduak jokatzea, eta abar.
-
Hainbat protagonista.
-
Hainbat aktore.
Aktoreak
aldatu- Alan Alda: Benjamin Franklin "Hawkeye" Pierce kapitaina
- Loretta Swit - "Hot Lips)" Houlihan maiorra
- Jamie Farr - Maxwell "Max" Q. Klinger kaporal-sarjentua
- William Christopher - Aita Francis J. Mulcahy kapitain-tenientea
- Wayne Rogers - "Trapper John" McIntyre (1972-1975) kapitaina
- McLean Stevenson - Henry Blake (1972-1975) teniente kolonela
- Larry Linville - Frank Burns (1972–1977) maiorra
- Gary Burghoff - Walter "Radar" O'Reilly (1972-1979) kapitaina
- Mike Farrell - B.J. Hunnicut (1975-1983) kapitaina
- Harry Morgan - Sherman T. Potter (1975-1983) kolonela
- David Ogden Stiers - Charles Emerson Winchester III (1977-1983) maiorra