Lowelleko Errotako Neskak
Lowelleko Errotako Neskak (ingelesez: Lowell Mill Girls) Ameriketako Industria Iraultzan zehar Massachusettseko Lowell industriara lanera etorri ziren neska gazteak ziren.
Langileak, korporazioek errekrutatu zituztenak, Ingalaterra Berriko baserritarren alabak ziren, 15 eta 35 urte bitartekoak.[1] 1840an, Industria Iraultzaren goren unean, ehun-fabrikak 8.000 emakume baina gehiago bildu zituzten.
Hasierako periodoan, emakumeak beraien kabuz joaten ziren fabriketara hainbat arrazoiengatik: nebei unibertsitatea ordaintzen laguntzeko, Lowelleko hezkuntza aukerengatik edota aparteko diru-sartzeak lortzeko. Beraien soldatak gizonen soldaten erdia zirelarik, askok independentzia ekonomikoa lortu zuten lehen aldiz, beraien aita eta gizonen kontroletik kanpo. Ondorioz, bizitza zapaltzailea izan arren, emakumeei genero estereotipoak zalantzan jartzea ahalbidetu zieten. Hala ere, fabrika-sistema berria bistakoa egin zenean, emakume asko Estatu Batuetako langile-mugimendura batu ziren, aldaketa sozialen kontra borrokatzeko.
1845ean, hainbat greba eta manifestazioen ondoren, hainbat langile Estatu Batuetako emakume langileen batasuna eratzeko batu ziren, Lowell Female Labor Reform Association. Elkarteak The Voice of Industry izeneko egunkari bat sortu zuen, non langileek kritikak argitaratzen zituzten. The Voicek kontrastea markatzen zuen emakumeek idazten zituzten beste egunkariekin; izan ere gainerakoek ikuspegi optimista batetik idazten zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «What Was the Lowell System?» History of Massachusetts 2017-01-25 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).