Limones de oro
Limones de oro Izaro Andres kantariaren laugarren diska luzea da[1]. Izenak iradokitzen duen bezala Limones en invierno diskoaren jarraipen gisa har daiteke, izan ere aurrez argitaraturiko kantuekin egindako kolaborazioekin osatu den diskoa baita.
Limones de oro | |
---|---|
Izaro taldearen estudioko albuma | |
Argitaratze data | 2022ko apirilaren 29 |
Grabazioa | Gaztain Estudioak (Zestoa, Gipuzkoa) |
Iraupena | 62:45 |
Musikariak
aldatuIzaroren taldea honako musikari hauek osatzen dute:
- Izaro Andres
- Iker Lauroba
- Julen Barandiaran
- Garazi Esnaola
Grabaketa
aldatuGaztain Estudioetan grabatu ziren kantak eta egin ziren nahasketak, Zestoan. Lehenengo aldiz ez zuen ingelesezko abestirik sartu diskoan. Hamar abesti gazteleraz kantaturik daude eta sei euskaraz. Bi abesti dira berriak, gainerakoak aurreko diskoetan argitarautikoak dira. "Oso blanco (plata)" abestia izan ezik, beste guztietan Euskal Herriko, estatuko edo nazioarteko kolaborazioa izan zuen.
Kolaborazio batzuekin bideoklipa osatu zuen eta diskoa argitaratu aurretik single gisa kaleratu zituen. Honako hauek izan ziren:
Azala
aldatuPetalo hori handiak dituen lore bat agertzen da erdian eta haren atzean limoiondoak limoiez beteta. Argazkiak ispiluarena egiten du ardatz horizontalean[7].
Abestiak eta kolaborazioak
aldatuHonako hau da abestien eta kolaborazioen zerrenda:[8]
- Ventanas cerradas (berria) - Pedro Pastor
- Delirios - Zahara
- Grace de Bess Atwell (berria) - Gartxot
- Argia - Amaral
- La felicidad - Daymé Arocena
- Errefuxiatuena - Mikel Urdangarin
- Paris - Eñaut Elorrieta
- Eider - Silver Rose
- Invierno a la vista - Xoel López
- Aquí - Duda in the sky
- Un poquito más - Alex Ferreira
- Mi canción para Elisa - Rozalén
- Libre - Cris Lizarraga (Belako)
- Astelehenak - Eñaut Gaztañaga
- Oso blanco (plata)
- Patinar sobre hielo - Bratty
Kontzertuak
aldatuDiskoa atera aurretik martxoaren 5ean Parisen eman zuen kontzertua, Bataclan areto ezagunean[9]. Diskoaren aurkezpena maiatzaren 7an egin zuen Anoeta belodromoan 6.000 ikusleren aurrean. Emakumezko bakarlari euskaldun batek inoiz eman duen kontzerturik jendetsuena izan zen. Kontzertu hartan abestietako kolaboratzaileak izan zituen alboan[10].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Limones de oro» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- ↑ IZARO & Pedro Pastor - Ventanas Cerradas. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ IZARO & Zahara - Delirios. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ IZARO & Amaral - Argia. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ IZARO - La Felicidad ft. Daymé Arocena. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ IZARO - Libre ft. Cris (Belako). (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Limones de Oro | CD» IZARO (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Izaro anuncia “Limones de Oro”, doble disco con invitados de lujo» MondoSonoro 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- ↑ ««A ze gaua, mon Dieu»: la noche que el Bataclan de París aplaudió a Izaro» «A ze gaua, mon Dieu»: la noche que el Bataclan de París aplaudió a Izaro (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- ↑ «Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere» EITB 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).