Lido (Venezia)

Veneziako uhartea (Italia)

Lido 12 km-ko hondar barra luze bat da, Venezian kokatua, Italiako iparraldean, non 20.000 biztanle inguru bizi diren. Irailero, bere Kongresu Jauregian, Nazioarteko Zinemaldia ospatzen da. Turismo gune garrantzitsua da.

Lido (Venezia)
Datu orokorrak
Garaiera3 m
Motauharte
Luzera11 km
Zabalera1,5 km
Azalera4 km²
Geografia
Map
Koordenatuak45°23′00″N 12°21′00″E / 45.383333333333°N 12.35°E / 45.383333333333; 12.35
Honen parte daVeneziako probintzia
Herrialdea Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Ur-gorputzaVeneziako urmaela
Adriatikoa

Uharte honi izena ematen dion Lido terminoa, aire zabaleko igerileku mota jakin bati erreferentzia egiteko erabiltzen da, bereziki Britainia Handian, baita gurutzaontzi batean estalki mota bat izendatzeko ere. Italiako kostaldeko herri askoren toponimoaren lehen zatia ere bada.

Geografia

aldatu

Uhartean hiru leku garrantzitsu daude. Lidok berak, iparraldean, non Nazioarteko Zinemaldia ospatzen den eta non Grand Hotel des Bains, Veneziako Kasinoa eta Grand Hotel Excelsior dauden. Malamocco, erdian, arrain freskoko jatetxe atseginengatik nabarmentzen dena.[1] Garai batean Veneziako duxaren egoitza izan zen. Eta Alberoni, hegoaldeko muturrean, golf-zelai bat dagoen lekuan. Uharteak aireportu txiki bat ere badu.

Hondartzak

aldatu

Itsaso Adriatikora begira dagoen irlaren aurpegian hareazko hondartza batzuk daude, baina gehienak inguruko hoteletakoak dira. Hotel horien artean daude lehen aipatutako Excelsior eta Des Bains, Thomas Mannen Herioa Venezian (1912) eleberriaren agertokia. Hondartza horiek pribatuak dira, baina iparraldean eta hegoaldean bi hondartza publiko handi daude. Adriatikoko ura nahiko beroa eta garbia da, haurrentzat aproposa.[2][3]

Historia

aldatu

1202an, Laugarren Gurutzadaren hasieran, dozenaka mila gurutzatu babesten ziren kanpamendu bat izan zen, veneziarrek blokeatzen zituztenak uhartea uzteko behar zituzten veneziar ontziak ordaindu ezin zituztenean.

Uharteko kasinoa itxi berri dute. Neguan Veneziako Ca 'Vendramin Calergira eramaten zen.

Ondarea

aldatu

Lidoko kultura-intereseko auzo bakarra San Nicolo da, iparraldean dagoena. Monasterioa eta San Nicolo eliza [4](1044) edo Juduen Hilerria (1386) bisita daitezke.

Uhartearen bihotzean Santa Maria Elisabetta Viale Handia dago, gutxi gorabehera 700 metro luze den kale zabala. Turistentzako hotelak, dendak eta jatetxeak daude bertan.

Lidon jaiotakoak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu