Artikulu hau 1651ko liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leviathan (argipena)».

Leviathan Thomas Hobbesen obrarik famatuena da.

Leviathan (liburua)
Datuak
IdazleaThomas Hobbes
Argitaratze-data1651
Jatorrizko izenburuaLeviathan
ArgitaletxeaAndrew Crooke (en) Itzuli
HerrialdeaIngalaterra
IlustratzaileaAbraham Bosse (mul) Itzuli
Euskaraz
IzenburuaLeviathan
ItzultzaileaJosu Naberan
Argitaratze-data1994
BildumaKlasikoak
Orrialdeak536
ISBN8488303742

Jatorria

aldatu

Liburua 1651. urtean argitaratu zuen, 10 urtez luzatu zen Ingalaterrako gerra zibilaren ondoren. Hobbesek gerran ikusitako gaiztakeria saihesteko ordena baten bila dabil. Makiaveloren antzera[1].

Tesi nagusiak

aldatu

Bere proposamenaren arabera, gizaki orok Gizarte Hitzarmen bat sinatu beharko lukete, eta itun horren bitartez subirano bat, Leviathan, aukeratuko litzateke. Orduan, gizabanako guztien bere askatasun eta eskubide guztiak bere esku utziko lituzkete babesa eta bakearen truke. Horregatik, Hobbes absolutistatzat hartu izan da beti, baina bere obrak ezaugarri oso aurrerakoi bat jorratzen du: bere teoria eta proposatutako estatu berria ez da erlijioan eta jainkoan oinarrituko, arrazoian baizik. Utopiatik urrunduz, ezagutza zientifikoan oinarritu nahi du, gertaeren kausa eta ondorioak kalkulatu ezagutza filosofikoa bide duela.

Liburua honela hasten da: “NATURA, Jainkoak mundua sortzeko erabili duen eta gobernatzeko darabilen Arte hori, honako honetan ere, beste gauza askotan bezala, imitatzen du gizakiaren arteak: animalia artifizial bat egin ahal izatean”. Beraz, Jainkoak mundua egin zuen eran, gizakiak Estatua sortu zuen. Nola? Natura imitatuz[1]. Gorputz materialen artean batzuk gorputz naturalak (gizakia) dira, beste batzuk gorputz artifizialak (estatua). Gizakiaren jokabidea da Estatuaren kausa da, eta estatua, gizakiaren jokabidearen efektua. Gizakiaren jokabidea azaltzeko ez ditu arrazionaltasunean oinarritutako kausa idealak ematen, jokabidearen kausa grinen dinamika da. Grinen konbinazio dinamika horretan estatua sortuko da.

Euskaraz

aldatu

Euskarazko Klasikoak bildumarako itzuli zuen Josu Naberanek 1994an.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat» Irakasle Ikasle 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu