León Esteban Francisco Febres-Cordero Ribadeneyra (Guayaquil, Ekuador, 1931ko martxoaren 9a - Guayaquil, 2008ko abenduaren 15a) ekuadortar ingeniari eta politikaria izan zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1984tik 1988ra.

León Febres-Cordero

Mayor of Guayaquil (en) Itzuli

1992ko abuztuaren 10a - 2000ko abuztuaren 10a
Harry Soria Lamán (en) Itzuli - Jaime Nebot (en) Itzuli
Ekuadorko presidente

1984ko abuztuaren 10a - 1988ko abuztuaren 10a
Osvaldo Hurtado (en) Itzuli - Rodrigo Borja Cevallos (en) Itzuli
Hautetsia: 1984 Ecuadorian presidential election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeón Febres-Cordero Rivadeneyra
JaiotzaGuayaquil1931ko martxoaren 9a
Herrialdea Ekuador
BizilekuaGuayaquil
HeriotzaGuayaquil2008ko abenduaren 15a (77 urte)
Hobiratze lekuaPeace Park of Aurora (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)María Eugenia Cordovez (en) Itzuli  (1954 -  1988)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaStevens Institute of Technology (en) Itzuli 1953) : ingeniaritza mekaniko
Mercersburg Academy (en) Itzuli
Charlotte Hall Military Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakingeniari mekanikoa, chief officer (en) Itzuli eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaRadical Liberal Party (en) Itzuli
Social Christian Party (en) Itzuli

Find a Grave: 188430761 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Estatu Batuetan lortu zuen ingeniari-titulua. Guayaquilgo enpresa garrantzitsuen buru izan zen, eta merkataritza-ganberako lehendakari. Diputatu eta senatari izan zen, eta, 1979an, alderdi sozial-kristauan sartu zen.

1984ko hauteskundeetan kontserbadoreen hautagai zela, errepublikako lehendakari aukeratu zuten bigarren itzulian. Bere agintaldian, politika ekonomiko neoliberala bultzatu zuen, eta Osvaldo Hurtado lehendakari ohiaren (1982-1984) kontra egin zuen dirua bidegabe erabiltzeagatik. 1986an, Vargas jeneralak zuzendutako estatu-kolpe ahalegina jasan zuen eta, hurrengo urtean, bahitu egin zuen hainbat orduz militar haren aldeko militar talde batek.

1992an, Guayaquilgo alkate izendatu zuten, eta, 1996an, berriz aukeratu zuten. 2000. urtera arte egin zuen postu horretan.

Erreferentziak

aldatu