Wikipediako laguntza
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Estekak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Klik bakar bat mundu bat irekitzeko

aldatu

Hala ere, Wikipediako artikuluen ezaugarri nagusietako bat da 'wikitua' (hau da, formatu egokia emanda) izatea; eta, wikitua izateko, askotariko orriak elkarri lotuta egon behar dira, esteken (loturen) bitartez. Ikus menu barrako   ikonoa. Haren bidez, hitz edo esaldi bat hauta dezakezu eta, botoi horretan klikatuta, hautatutako testu osoa esteka bihurtuko duzu. Barne esteken bilatzaileak Wikipediako testuaren antzeko proposamenak egingo dizkizu:


 
Testu gorriak esan nahi du barne estekarako hautatu duzun testu horrek ez duela ordainik Euskarazko Wikipedian, artikulua edo orria sortu gabe dagoela; ondorioz, Ikusizko Editoreak antzekoak diren aukera batzuk proposatuko ditu

Barne estekak

aldatu

Artikulu bat aldatzen ari zarela, bat-batean hitz interesgarri bat ikusi eta horrekin beste artikulu bat lotu edo sortu nahi duzu. Oso erraz egin zenezake, gehitu bi kortxete ([[ ]]) hitzari alde bakoitzean eta kito, adibide honetan bezala:

[[artikuluaren izenburua]]

Emaitza berdina da aldaketak egiteko kutxan duzun   irudia sakatuz; hobe testu bat aukeratuta duzunean. Estekak orrira bertara badarama (adibidez: Laguntza:Estekak, orri honen izena baita), esteka hori nabarmenduta azalduko da, letra lodiagoarekin.

Batzuetan, ordea, artikuluaren izenburua ez da testurako egokia. Horretarako, nahikoa da barra-bertikala (|) erabiltzea eta ondoren testuan azaltzea nahi duzuna idaztea:

[[artikuluaren izenburua|testuan azaltzea nahi duzuna]]

Eta barra-bertikalaren ostean ezer idatzi ezean, izen-tarte eta parentesiak ez dira azalduko. Adibidez, [[:Kategoria:Euskara (erabiltzaileak)|]] honela ikusiko litzateke: Euskara.

Hemen dituzu adibide batzuk:

Idazten duzuna (edizio lehioan) Ikusten duzuna

[[a]]

a
[[a|b]] b; b-ra lotuta dagoela dirudien arren, a artikulura lotzen du.
[[a]]b ab; hurrengoa esteka bezala.
[[a|ab]] ab
[[a|b]]c bc; hurrengoa esteka bezala.
[[a|bc]] bc
a[[b]] ab
[[a]]<nowiki>b</nowiki> ab
[[a]]''b'' ab
''[[a]]''b ab
[[a|b]]c<nowiki>d</nowiki> bcd
[[a]][[b]] ab; bi esteka desberdin, bata a eta bestea b. Erakuslea estekaren gainean jarrita, azpimarratuta ageri da.

Hau dena proba orrian egiazta dezakezu. MediaWikik segituan antzematen du izenburu hori duen orririk existitzen ote den edo ez. Ez bada existitzen esteka kolore gorriarekin ikusiko duzu; horregatik deitzen dira esteka gorriak (hau dena barne esteketan).

Kontuan izan behar duzu irudi, kategoria edo hizkuntzen arteko esteka bat jartzen baduzu, bere eginkizun arruntena beteko duela lehenetsi gisa. Hizkuntzen arteko esteketan ezkerreko zutabean azalduko dira; kategoriak orriaren beheko aldean eta irudien estekak irudi jakin bat erakutsiko du. Hau dela eta, testuan idazterakoan bi puntu (:) gehitu behar zaizkio ia hasieran. Adibidez:

[[:Irudi:Mediawiki.png]]
[[:Kategoria:Wikipediako laguntza]]
[[:en:Help:Link]]

Oharrak:

  • Jakin behar zenuke wikipediak kontuan hartzen duela ea letra larriz idatzita dagoen edo ez. Barne esteken kasuan, ordea, ez du axola lehen letra nola idatzita dagoen; izan ere, wiki softwareak berak joan nahi duzun artikulua letra larriz emango baitu, zuk idazten duzun bezala idatzita ere (Ikus Wikipedia:Muga teknikoak izenburuetan).
  • Euskarazko hitz batzuek "a" itsatsia dute eta beste batzuek ez. Adibidez, etxe da izena eta ez etxea.

Orrialde barruko estekak

aldatu

Atal jakin bateko goiburura lotzeko ikur hau idatzi behar duzu atalaren goiburukoaren aurretik:

[[#atalaren goiburukoa]]

Adibidez, #Kanpo estekak (klikatu lasai, ez darama beste orri batera) estekak orri honetako izen bereko atalera darama. Ikus dezakezunez, # seinua agerian dago; ezkutatzeko horrela idatzi beharko duzu:

[[#atalaren goiburukoa|atalaren goiburukoa (edo nahi duzuna)]]

Beraz, Kanpo estekak adibidea horrela geratuko litzateke.

Atala beste orri batean badago, orriaren izenburua gaineratu behar duzu:

[[orriaren titulua#atalaren goiburukoa]]

Hizkuntzen arteko estekak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Laguntza:Hizkuntza arteko estekak»

esteka hauek, interwiki bezala ere ezagunak, beste hizkuntza batean dagoen wikipediarako estekak dira. Horrela, artikulu berdina hizkuntza anitzetan erraz aurkitzea ahalbidetzen du sakontzeko, hobetzeko eta abarrerako aukera emanez. Hizkuntzaren eta proiektuaren laburdurak orri honetan daude: Wikimediako wikien zerrenda. Hizkuntzen arteko estekak egiteko, Wikidata orrialdea erabili behar da. Estekak egiteko pausuak orri honetan dituzue.

Kanpo estekak

aldatu

Wikiak segituan detektatzen du http://-tik hasten diren kanpo estekak. Adibidez, http://www.gnu.org idatzi eta http://www.gnu.org esteka sortzen da.

Esteka bera, kortxete bat ([ ]) erabiliz, alde bakoitzean, ere sor genezake, barruan web orriaren helbidea eta estekaren titulua idatziz, hutsune batekin banandurik. GNUren orrialde nagusia adibide zera eginez lortu dugu:

[http://www.gnu.org GNUren orrialde nagusia]

  irudian sakatuz emaitza berdina da. Kanpo estekaren izena idatzi ezik; hau da, kortxeteak jarriz webguneari, [http://www.gnu.org], emaitza hau da: [1]. Orri berdinean zenbat eta esteka gehiago egin horrela, zenbakiak ere altuagoak izango dira: [2], [3], [4]...

Esteka bakoitzaren bukaeran azaltzen den gezitxoa ere kendu daiteke. Hau gehitu behar zaio estekari aurrean eta atzean:

<span class="plainlinks"> http://www.gnu.org </span>

Euskarazko Wikipediako artikulu batera lotzeko ere erabili daiteke kanpo estekekin egiten dena. Hau da, artikuluaren URL-az baliatuz:

[http://eu.wikipedia.org/wiki/A a]

a ikusten dugu testuan eta a-k bezalako emaitza dakar. Modu hau ez da gomendatzen, helbidea idatzita ez baita nabaritzen artikulua existitzen den edo ez.

Wikimedia Fundazioaren gainerako proiektuekiko esteka

aldatu

Wikimediaren gainerako proiektuekiko esteka bat egiteko, hau da sintaxia:

[[proiektua:hizkuntza:orriaren izena]]

proiektua eta hizkuntzaren tokiak, bakoitzaren kodeak idazteko dira, baina betiere ordena horretan. Hizkuntzaren eta proiektuaren laburdurak orri honetan daude: Wikimediako wikien zerrenda. Laburduretan idatzi behar da proiektu bakoitzaren izena, bestela ingelesezko den proiektura lotzen du izena osorik jartzean. Adibidez, wiktionary:a ingelesezkora eta wikt:a euskarazkora.

Baliteke batzuetan ez izatea nahitaezkoak. Aurreko adibidean ez dugu idatzi wikt:eu:a eta berdin-berdin euskarazko proiektura lotu du.

Proiektuen laburdurak, berriz, hauek dira:

Proiektua Kodeak Adibidea
Meta MetaWikiPedia, meta edo m MetaWikiPedia:Azala
Commons commons edo c commons:Azala
Wikidata wikidata edo d d:Wikidata:Main Page
Wikiespezieak wikispecies wikispecies:Azala
Wikipedia w w:fr:Accueil
Wikiesanak wikiquote edo q q:Azala
Wikiztegia wiktionary edo wikt wikt:Azala
Wikiliburuak wikibooks edo b b:Azala
Wikiturriak wikisource edo s (edo oldwikisource) wikisource:en:Main Page, oldwikisource:Main Page:Euskara
Wikialbisteak wikinews edo n wikinews:es:Portada

Oharra: Lehen lau proiektuak (Meta, Commons, Wikidata eta Wikiespezieak) ingelesez baizik ez dira existitzen. Ez dago beste aukerarik, hizkuntzari dagokionez.