Krakovia[1] (polonieraz Kraków) hegoaldeko Poloniako hiria da, Polonia Txikiko voivoderriko hiriburua. Vistula ibaiaren ertzean dago eta industria gune garrantzitsua da. 2010ean 756.183 biztanle zituen[2], eta herrialdeko bigarren hiririk handiena zen..

Krakovia
Kraków
barruti-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
AlkateaAleksander Miszalski (en) Itzuli
Izen ofizialaKraków
Jatorrizko izenaKraków
Posta kodea30-001
Geografia
Koordenatuak50°03′41″N 19°56′14″E / 50.0614°N 19.9372°E / 50.0614; 19.9372
Map
Azalera327 km²
Altuera219 m
MugakideakKrakovia barrutia, Wieliczka barrutia, Proszowice barrutia, Zielonki udalerria, Michałowice udalerria (Polonia Txikiko voivoderria), Kocmyrzów-Luborzyca, Koniusza udalerria, Igołomia-Wawrzeńczyce, Niepołomice udalerria, Wieliczka udalerria, Świątniki Górne udalerria, Mogilany udalerria, Skawina udalerria, Liszki udalerria, Zabierzów udalerria eta Wielka Wieś udalerria
Demografia
Biztanleria804.237 (2023ko ekainaren 30a)
955 (2022)
alt_left 426.754 (%53,1) (%46,5) 373.899 alt_right
Dentsitatea2.459 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorreraezezaguna
Telefono aurrizkia12
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Edinburgo, Fez, Kiev, Tbilisi, Solothurn, Frankfurt am Main, Bordele, Bratislava, Budapest, Cambridge, Curitiba, Cusco, Florentzia, Göteborg udalerria, Grozny, Guadalajara, Innsbruck, La Serena, Leipzig, Lovaina, Lviv, Milan, Niš, Nurenberg, Orléans, Pécs, Quito, Rochester, Erroma, San Petersburgo, San Frantzisko, Sevilla, Split, Veliko Tarnovo, Zagreb, Mosku, Vibo Valentia, Veliko Tarnovo (en) Itzuli, Lieja, Rio de Janeiro eta Kamianets-Podilsky
MatrikulaKR
Hizkuntza ofizialapoloniera
krakow.pl

Administrazio eta merkataritza hiri garrantzitsua da eta Nowa-Huta izeneko hirira bildu da bertako industria (burdingintza). Arte, kultura eta unibertsitate gune munta guztiz handikoa da Erdi Aroko garaietatik. Gune historikoa Gizateriaren ondare izendaturik dago.

Geografia

aldatu
      Datu klimatikoak (Krakovia, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.6 19.6 23.4 28.4 32.6 33.7 35.5 36.7 31.5 27.1 20.5 19.3 36.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.2 4.2 6.6 12.2 17.1 19.1 21.6 22.0 16.3 12.4 6.9 2.4 9.9
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.1 -0.8 3.1 8.7 14.0 16.8 18.8 18.1 13.5 8.7 3.1 -0.9 8.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -10.6 -8.3 -2.4 5.2 10.6 13.9 15.6 15.5 10.4 5.3 -1.2 -5.9 6.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -29.9 -27.0 -17.6 -6.3 -3.2 2.6 5.6 2.7 0.0 -7.4 -17.2 -25.3 -29.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 29 40 46 81 86 87 75 62 43 42 39 671
Iturria: Institute of Meteorology and Water Management[3]

Historia

aldatu

Poloniako lehen hiri kristaua izan zen Krakovia eta XI. mendean sortu zen apezpikutegia. Hainbat alditan bipildu zuten mongoliarrek 1241. urtetik aurrera eta Poloniako hiriburua eta erregeen egoitza hiria izan zen 1320-1595. urteetan. Kasimiro III.ak sortu zuen 1364an unibertsitatea. Arte eta kultura hiri handia izan zen XVII. mendea arte, baina gainbehera jo zuen Varsovia Poloniako hiriburu egin ondoan (1596).

Suediarren inbasioek (1656 eta 1702-1709) larriagotu zuten egoera eta jendez hustu zen hiria XVIII. mendearen hasieran. Krakovian mamitu zen Tadeusz Kosciuszkok gidaturiko matxinada (1794) eta Austriako Inperioaren barnean geratu zen hiria 1795ean, Poloniaren hirugarren banaketaren ondoren. Varsoviako dukerriko hiri 1809-1815. urteetan eta errepublika erdi-autonomoa izan zen 1815-1846 bitartean. Ondoren, Austriako inperioaren barnean egon zen Galitziarekin batera 1919 arte. Naziek hartu zuten hiria 1939an eta bertan egon zen alemaniarren Poloniako agintaritza nagusia. Sobietar gudarosteak askatu zuen hiria 1945ean.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren garapena 1791 urtetik

Ondarea

aldatu
Krakoviako Gune Historikoa1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 29
Kokalekua   Polonia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1978 (II. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Aipagarri dira Wawel gaztelua, XV. mendeko gotorlekua, harresiak, Rynek Clowny plaza eta bertako eraikinak: Ama Birjinaren eliza (XIII-XIV. m.), Udaletxe zaharra (XVI. m.) eta Bandera aretoa, Pizkundearen garaikoa.

Krakoviar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Krakovia ondorengo hiriekin senidetuta dago:[4][5][6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. 2010eko biztanleri datuak, Główny Urząd Statystyczny, stat.gov.pl
  3. Polska, Dane klimatyczne. http://pogodynka.pl+(Noiz kontsultatua: 2012ko uztailak 19).
  4. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t (Polonieraz) «Kraków – Miasta Partnerskie» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
  5. a b c (Polonieraz) «Kraków – Miasta Bliźniacze» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
  6. a b c d (Polonieraz) «Kraków – Honorowe Miasta Bliźniacze» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
  7. .
  8. .[Esteka hautsia]
  9. .
  10. «Rochester's Sister Cities» City of Rochester jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 27 May 2010) (Noiz kontsultatua: 6 December 2010).

Kanpo estekak

aldatu