Komisio (argipena)
Wikimediako argipen orri
Komisioa zerbitzu bat burutzeagatik ordaintzen den saria da. Gehienetan, salerosketa batean bitartekari gisa aritzeagatik jasotzen da edo diru kopuru jakin baten inguruko operazio bat burutzeagatik ordaintzen da, zenbatekoaren portzentaje moduan gehienetan. Hainbat komisio mota daude:
- banku komisioak, bankuek bezeroei kontuak eduki, ordainketak eta transferentziak burutu eta beste zerbitzuengatik kobratzen dituztenak;
- burtsa komisioak, burtsako artekariak egindako zerbitzuengatik kobratzen dituena;
- erretrokomisioak, legez kanpoko komisioak dira, non bitartekariak operazio batean dirua entregatu behar duenarekin aurrez komisio bat adostu baina gerora beste aldearekin ezkutuan adostuta operazioaren zenbatekoa handituz zenbateko gehigarria jasotzen duen.
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |