Kleopatra VI.a Trifena (antzinako grezieraz: Κλεοπάτρα Τρύφαινα), Egiptoko Ptolomeotar dinastiako erregeordeetako bat izan zen Ptolomeo XII.arekin. K.a. 75 inguruan jaio eta K.a. 57an hil zen.

Kleopatra VI.a

Bizitza
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 50(e)ko hamarkada
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakerregina

Ptolomeo XII.a Auletes eta, beharbada, Kleopatra V.aren alaba zen. Antioko VIII.a Grifo seleuzidar erregearekin ezkondu zen, K.a. 124an.

Kleopatra VI.a Trifenak, Antioko VIII.arekin, lau seme izan zituen: Seleuko VI.a Epifanes, Antioko XI.a Epifanes, Demetrio III.a Eukarios eta Antioko XII.a Dioniso.

Bere aitak Erromara ihes egin zuenean Alexandrian bere aurkako altxamendu bat eragozteko, bere ahizpa Berenize IV.ak hartu zuen Egiptoko tronua. Garai horretan hil zen Kleopatra VI.a, K.a. 57an, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, baina, uste denez, Berenize IV.ak pozoitu egin zuen.

Bere aita itzuli zenean, Berenize IV.a eta honen senarrari burua moztea agindu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra VI.a


Aurrekoa
Ptolomeo XII.a
Faraoia
K.a. 55-K.a. 51 Ptolomeo XII.arekin
Ondorengoa
Kleopatra V.a eta Berenize IV.a