Kexaa
Kexaa (ofizialki Quejana / Kexaa) Aiarako udalerriko herrietako bat da.
Kexaa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kexaaren ikuspegi orokorra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Aiara |
Posta kodea | 01477 |
Herritarra | kexaar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°04′33″N 3°04′22″W / 43.07583°N 3.07278°W |
Garaiera | 340 m |
Demografia
aldatuKexaako biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
aldatuBertara joateko bide estu bat hartu behar da eta bidean, bihurgune batean dago bertara joateko zubia. Bihurgunean kanpai bat duen kanpai-horma dago eraikin erlijiosoa han inguruan dela abisatzen. Zubiaren beste aldean hiru eraikin ziren, bata hondatua eta beste biak atxikiak, eraikin-unitate bakarra osatuz, eta gaur egun etxebizitzak direlarik. Daturik ez den arren, badirudi eraikinak sarreraren defentsarako eginak zirela.
Horien ostean hiri-gune bat dago, plazatxo forma duena eta eraikin nagusietarako sarbidea dena. Eraikin horien itxurari erreparatuz gero, bata bestearen jarraipen dira nahiz eta bakoitzak bere erabilera propioa eta ondokoaren independentea izan.
Aipatutako plaza horretara heltzearekin bat honako hauek ditugu bertan:
- Jauregia, Aiaratarren leinu-etxea (Komentu berria)
- San Joan Bataiatzailearen komentua (Komentu zaharra)
- Adatseko Andre Mariaren[1] elizaren kapera eta dorrea.
- San Joan Bataiatzailearen eliza.
Jauregiak sarrera independentea du baina besteetan sartzeko abade-etxearen beheko solairutik igaro behar da, eta ondoren hiru erabilpen ezberdinak banatzen dituen patio baten bitartez.
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ Batzuetan Cabello Andre Maria agertzen da (Aiarako Udala[Betiko hautsitako esteka]), bestetan Virgen del Cabello, osoa gaztelaniaz (Monumentu-multzo izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]), bestetan Adatseko Andre Maria, guztiz euskaraz (Hiru webgunean). Euskarazko izen osoa hautatu da hemen, Eusko Jaurlaritzaren "Hiru" webgunean bezala.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Aiarako udalaren webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |