Katapulta
Katapulta, antzinatean, objektu handiak jaurtikigai bezala jaurtitzeko erabili zen tresna militar bat da. Ziuraski, greziarrek asmatu zuten, eta, ondoren, kartagoarrek eta erromatarrek hobetuko zuten eta Erdi Aroan oso erabilia izango zen.
Katapulta, nagusiki, etsaiaren harresiak behera bota eta gazteluak asaltu bidez hartzeko sortua izan zen. Asmo honekin erabili zutenak, greziarrak izan zirela esaten da, baina eztabaidagarria da. Katapultak, Erdi Aroko gerra eta gatazketan erabili ziren setio armak dira. Lehen katapultak, distantzia oso luzeetara erabiliak ziren, honek, bere eraikuntza eta ondorengo erabilera asko zailtzen zuelarik. Honek, asmatzaile eta ingeniariak, bere forma, tamaina, pisu, diseinu eta mugikortasunean lanean jarrarazi zituen, borroka handietan ezinbesteko armak baitziren. Honela, katapulta arinago bat lortu zen, erabiltzeko eta eramateko errazagoa, guduetan parte harraraziz.
Arma hauek, latinezko velopoietica izenez ere ezagutzen dira. Eredurik handienak, zurezko plataforma indartsuen gainean muntatuak zeuden, balezta mota honen bultzatzailea, soken bidez tinkatzen zen, kako batekin eutsia geratu arte. Beste katapulta mota batek, bihurtze printzipioa erabiltzen zuen harriak edo objektu astunak harresi eta hobien aurka botatzeko: tornuekin biribilkaturiko soka batzuk, mekanismo bultzatzailea atzerantz botatzeko. Katapulta txikiagoak ere erabiltzen ziren, eramangarriak zirenak.
Katapulta primitiboenek, muturrean koilara forma zuen beso bat erabiltzen zuten jaurtigaia kokatu eta jaurtitzeko, baina, bolbora agertu aurretik erabili ziren azken bertsioek, jaurtigailua jaurtitzeko habaila bat erabiltzen zuten.
Katapulta motarik eraginkorrena, trabuketea zen, grabitate indarraren bidez funtzionatzen zuena. Kontrapisu bat igotzen zen soka batzuen bidez, eta, behin jaurtigailua kokatu ondoren, sokak askatzen ziren, eta kontrapisuak, azken hau jaurtigailua baino astunagoa zena, jaurtigailua jaurtitzen zuen.
Lehen katapultak, Alexandro Handiak eta bere ingeniariek Persiar Inperioko harresiak bota ahal izateko pentsatutako habaila baten formakoak ziren. Greziarrek, soka elastikoen bidez, gezi erraldoiak botatzen zituen habaila erraldoi bat zuten, ondoren, eredu hori, birmoldatua izan zen, harriak, soka elastikoen indarra eta beste tentsio soka batzuen indarrarekin bota ahal izateko.
Katapulta deritzo, baita ere, japoniarrek asmatutako tresna bati, funtzio bezala, hegazkinak hegazkin-ontzi batetatik aireratzea erraztea duena. Sistema honetan, pistan dagoen errail batek, hegazkinaren aurrealdeko lurreratze trenera kakotzen den pistoi bat du. Pistoia, seguru batek heldua geratzen da, lurrina oso presio altuan metatzen den bitartean. Aireratzeko unean, segurua askatu egiten da, hegazkina, aireratze abiadan bultzatuz segundo eskas batzuetan.
Gaur egun, elektromagnetismoa erabiltzea aztertzen ari da katapulta bultzatzeko, pixkana-pixkana gaur egungo itsasontzietan gasezko turbinak sartzeak, modu iraunkorrean nahiko presiora dagoen lurrina izatea zailtzen baitu.