Kataluniako Errepublika (2017)

Kataluniako Errepublika[1] (katalanez: República Catalana, gaztelaniaz: República Catalana, okzitanieraz: Republica Catalana) baita ere Katalunia izenaz ezaguna (katalanez: Catalunya, okzitanieraz: Catalonha, gaztelaniaz: Cataluña) alde bakarretik independentzia aldarrikatu duen Europako hego-mendebaldeko lurralde bat da.

Kataluniako Errepublika
República Catalana


EU-Catalonia.png
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Bartzelona
41°22′57″N 2°10′37″E
Azalera32.107 km²
Punturik altuenaPica d'Estats
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika (behin-behineko gobernua)
Generalitateko lehendakariaCarles Puigdemont
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Demografia
Biztanleria7.555.830
Dentsitatea235,33 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioakristautasun
MonetaEuro ()
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legean oinarrituz, 2017ko urriaren 27an Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena aldarrikatu zuen Kataluniako Legebiltzarraren gehiengoak, gehienbat Junts pel Sí eta CUPeko parlamentariak. 70 parlamentarik edo katalanez conseller direlakoek Errepublikaren alde bozkatu zuten, 10 aurka eta 2 zuri bozkatu zuten.[2] Kontuan hartzekoa da bozketa hasi baino zertxobait lehenago, PP, PSC eta Ciutadans alderdiko diputatuek (guztira 52 parlamentari) Legebiltzarretik ateratzea erabaki zutela.

Historia

aldatu

Gaur egungo Kataluniaren egoera 2017ko Espainiako krisialdi konstituzionalaren prozesuaren emaitza da, nahiz eta aurrekari zuzenak XVIII. mendeko nazionalismoen sorreran dauden.

Espainiako Gobernuak ez zuen ondo ikusi Kataluniako Parlamentuak egindako independentziaren aldarrikapena eta Alderdi Popularrak, PSOE eta Ciudadanosekin batera Kataluniako Gobernuaren aurka jadanik arrazoi gehiagogatik aurreikusia zuen 155. artikulua indarrean jarri zuen.

 
Estelada blava edo izardun urdina. Independentziaren aldeko askok Kataluniako Errepublikaren ikurrin nazional moduan proposatzen dutena

Gobernuaren "ihesaldia"

aldatu
Puidemontek esandakoa Bruselaseko urriaren 31ko agerraldian
Nahiago izan dugu indarkeriarik ez dela egongo ziurtatu, ezin delako indarkeriarekin errepublika bat eraikia. Baina ez gaitu guri agertoki horretara eraman. Gobernuak esan zuen ez genituela funtzionarioak erabaki bat hartzera derrigortuko; horretarako errepublikaren eraikitzea moteldu behar badugu, egingo dugu.

De la Mazaren kereilaren helburua ideologia bat jazartzea da. Horren aurrean Generalitateak erabaki du Bruselara etortzea hemen argi uzteko bizi dugun gatazka eta "politikaren judizializazioa" salatzeko.

Babestuko ditugu 155. artikulua indarrean sartzearen aurka abian jarri dituzten ekimenak. Espainiako estatuaren defizit demokratikoa salatu nahi dugu.

Azkenik, desafio demokratiko bat bailiran hartuko ditugu abendurako deitutako bozak. Gaur eta hemendik iragartzen dugu errespetatuko ditugula abenduaren 21ean egingo diren bozetako emaitzak, baina galdetzen diogu Espainiari gauza bera egingo ote duen berak, alegia, errespetatuko ote dituen emaitzak horiek alderdi subiranistei gehiengoa ematen badiete.[3]

Urriaren 30ean, Espainiako Gobernuak Generalitatearen aurka jo eta Puigdemont lehendakariak ezustean egun horretan Bruselasen agertu zen. Montpellierrera kotxez joan eta gero, hegazkina hartu eta Belgikako hiriburura joan zen babes bila legebiltzarrako beste bost kideekin batera (Meritxell Borras, Antoni Comin, Joaquim Forn, Dolors Bassa eta Meritxell Serret).

Urriaren 31an Espainiako Auzitegi Goreneko kideek aho batez ebatzi zuten bazutela eskumena Kataluniako Parlamentuko mahaiko kideak ikertu eta auzipetzeko. Fiskaltzak "matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea" egotzi zien mahaiko kideei.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Kataluniako Legebiltzarrak egin zuen independentzia aldarrikapena. Espainiako Gobernuak 30an zuen helegitea, eta 31an, Konstituzio Auzitegiak helegite hori tramiterako onartuta, bertan behera gelditu zen aldarrikapena, nahiz eta gaiaren mamiaz ez eztabaidatu.

Gobernuburuak kartzelatzeko agindua

aldatu

Espainiako hedabideen artean ihesaldi hitza erabili zen, Puigdemont eta bere kideak Bruselara joan zirela jakin zenean.[4][5] Zenbait espainiar agintari eta herritarrek horren kontura txantxa eta iseka asko egin zituzten.[6][7]

 
Kataluniako Errepublikako kideak Madrilera deklaratzera joan zirenean eta gartzeleratuak izan baino lehenago.

Azaroaren 2an Junqueras eta beste zazpi kontseilari kargugabetu eta espetxera bermerik gabe bidali zituen Carmen Lamela epaileak. Junqueras gain, Jordi Turull (Lehendakaritza), Josep Rull (Lurraldea), Meritxell Borras (Gobernazioa), Raul Romeva (Nazioarteko Gaiak), Carles Mundo (Justizia), Dolors Bassa (Lana), Joaquim Forn (Barne saila) eta Santi Vila (Enpresa) kontseilari kargugabetuak kartzelara bidali zituen Lamelak. Azkenak, Kataluniaren independentzia aldarrikapenarekin ados egon ez eta horren ondorioz, fidantza ordaintzeko aukera zuen. Santi Vila hurrengo egunean atera zen kartzelatik, 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero.[8] Epailearen iritziz "Ihes egiteko arrisku handia dago" eta “ikertuen erosteko ahalmena ezin da ahaztu, Espainiatik alde egiteko eta atzerrian bizitzeko erraztasuna dute”. Aldi berean, beste kargugabetuek ihes egin zutela ziurtatu zuen Carmen Lamelak “Ikertuetako batzuk beste herrialde batzuetara joan dira erantzukizun penalak saihesteko” eta “delituak planifikatzen eta kontzienteki aurrera eramaten bi urte baino gehiago eman dituzte” azpimarratu zuen.[8]

Kartzelatuak, betiere Lamelaren iritzian, “oso ondo antolatutako pertsona talde baten barruan lan egiten ari ziren, Justiziatik ihes egiten laguntzeko prest zeuden elkarte soberanisten babesarekin”. Guztiek “paper aktiboa jokatu dute zehatz-mehatz diseinatutako prozesu soberanista bultzatzeko eta muga guztiak gainditzeko”, erantsi zuen epaileak. “Ikertuen ekintza pentsatua, prestatua eta antolatua izan da, azken bi urteetan Konstituzio Auzitegia ebazpenak sistematikoki urratuta”, Lamelak azaldu zuenez.

Gainera, ikertuek frogak ezkutatzeko, aldatzeko edo suntsitzeko arrisku handia ikusi zuen epaileak.

Honenbestez, Fiskaltzaren eskakizun guztiak onartu zituen Lamelak, matxinada, sedizioa eta diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita bederatzi ikertu galdekatu ondoren.

Kartzelaratze aginduaren ondorioak

aldatu
 
Carles Puigdemont, Kataluniako Generalitatearen lehendakari ohia batzuentzat eta Kataluniako Errepublikaren lehendakaria beste batzuentzat.

Espainiar Gobernu eta komunikabideentzat Kataluniako gobernu ohiaren buruzagien erdia kartzelara sartu eta gero, edo beste era batean Kataluniako abertzaleentzat gobernu legitimoaren buruzagien erdia sartzearen ondorioak nabariak izan ziren Katalunian.

Carles Puigdemont lehendakaria eta beste lau kontseilari kargugabetuak atxilotzeko euroagindua emateko eskatu zion Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Carmen Lamela epaileari. Beste lau kontseilariak Antoni Comin (Osasuna), Clara Ponsati (Hezkuntza), Lluis Puig (Kultura) eta Meritxell Serret (Nekazaritza) ziren eta fiskalak hauek atxilotzeko agindua eman zuen.[9]. Puigdemontek eta harekin Bruselan diren Generalitateko lau kontseilariek poliziarengana jo zuten eta bostak epailearen aurrean deklaratu zuten azaroaren 6an. Hark ebatzi duenez, Belgikan jarraituko ahalko zuten aske, kautelazko zenbait neurri betetzeko beharrarekin.

Puigdemontek berak txio baten bidez gogora ekarri zituen "demokraziatik aldendutako" estatuak "modu bidegabean" preso sartutako lankideak.

Atxiloketen ondorio nabariena zera izan zen: katalan askorentzako gobernuburuak ziren buruzagietako batzuk Belgikan bada ere aske zeuden eta gauzak horrela, "Errepublika" indarrean zegoen hauen iritziz. Aldi berean, lehenengo momentuko aztoramendua eta gero, guzti honek batasuna eman zien 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan bat eginda aurkezteko ideiari. Hala eta guztiz, azkenean bakoitzak bere aldetik aurkeztu zen hauteskundeetara.

Laguntasun internazionala

aldatu

Errepublikak ondoren agertzen diren herrialde hauen laguntasuna izan zuen: Abkhazia[10], Artsakh (Karabakh Garaia moduan ezagunagoa)[11], Eskozia (azken hau zeharka bada ere)[12][13][14], Hego Osetia[15], Flandria[16], Korsika[17][18], Taiwan[19]. Baita ere, Gipuzkoako Aldundiaren gehiengoak babesa eskaini zion Errepublikari[20].

Ia estatu guztien onarpen eza

aldatu

Zeharka bada ere Venezuelako Bolibartar Errepublikak laguntasuna eskaini zion Kataluniako Errepublikari. Gainerako estatuek Kataluniako independentzia aldarrikapena ez dute ontzat hartu.

Palestinar Aginte Nazionalak ere laguntasuna ukatu zion eta Mahmoud Abbas lehendakaria Espainiaren batasunaren alde agertu zen[21].


Ofizialki, estatu hauek ukatu diote laguntasuna:

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. http://kazeta.naiz.eus/en/info_kz/20171027/independentzia-deklaratu-du-kataluniako-legebiltzarrak
  3. https://web.archive.org/web/20171107013129/https://www.berria.eus/albisteak/146615/bruselako_berrien_zain.htm
  4. http://www.eldiario.es/zonacritica/Puigdemont-huye_6_703139701.html
  5. http://www.eldiario.es/politica/Puigdemont-Belgica-justicia-euroorden-detencion_0_702730131.html
  6. https://verne.elpais.com/verne/2017/10/30/articulo/1509377659_841593.html
  7. https://casoaislado.com/las-redes-sociales-se-burlan-del-cobarde-puigdemont-deja-tirado-los-independentistas-despues-hundir-cataluna/
  8. a b http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5184445/junqueras-eta-beste-zazpi-kontseilari-kargugabetu-espetxera-bidali-dituzte/
  9. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5185451/puigdemont-eta-lau-kontseilari-kargugabetu-atxilotzea-eskatu-du-fiskaltzak/
  10. https://web.archive.org/web/20171028150048/https://rusreality.com/2017/10/27/abkhazia-is-ready-to-consider-recognizing-the-independence-of-catalonia/
  11. https://web.archive.org/web/20190920103822/http://www.nkr.am/en/news/2017-10-28/972/
  12. https://www.bbc.com/news/uk-scotland-scotland-politics-41781241
  13. https://news.gov.scot/news/statement-on-catalonia-1
  14. .
  15. https://sputniknews.com/europe/201710281058616071-south-ossetia-catalonia-independence/
  16. .
  17. https://www.francetvinfo.fr/france/corse/corse/le-president-de-l-assemblee-de-corse-reconnait-l-independance-de-la-catalogne_2440411.html
  18. .
  19. .
  20. https://www.diariovasco.com/politica/juntas-generales-gipuzkoa-20171011171037-nt.html
  21. https://elpais.com/politica/2017/11/20/actualidad/1511193112_102886.html
  22. .
  23. .
  24. .
  25. .
  26. .
  27. .
  28. .
  29. .
  30. .
  31. .
  32. .
  33. .
  34. .
  35. .
  36. .
  37. .
  38. .
  39. .
  40. .
  41. .
  42. .
  43. .
  44. .
  45. .
  46. .
  47. .
  48. .
  49. .
  50. .
  51. .
  52. .
  53. .
  54. .
  55. .
  56. .
  57. .
  58. .
  59. .
  60. .
  61. .
  62. .
  63. .
  64. .
  65. .
  66. .
  67. .
  68. .
  69. .
  70. .
  71. .
  72. .
  73. .
  74. .
  75. .
  76. .
  77. .
  78. .
  79. .
  80. .
  81. .
  82. .
  83. .
  84. .
  85. .
  86. .
  87. .
  88. .
  89. .
  90. .
  91. .
  92. .
  93. .
  94. .
  95. .
  96. .
  97. .
  98. .
  99. .
  100. .
  101. .
  102. .
  103. .
  104. .
  105. .
  106. .

Kanpo estekak

aldatu