Karol Szymanowski
Karol Maciej Szymanowski (Tymoszówka, Ukraina, 1882ko urriaren 6a - Lausana, Suitza, 1937ko martxoaren 29a) poloniar musikagilea izan zen. 1906-1908. urteetan Berlinen eta Leipzigen bizi izan zen, eta Wagner, Reger eta Strauss musikagileen lanak aztertu zituen. Haien eragina nabaria da idatzi zituen lehen sinfonietan. Geroago, Stravinskik eta Debussyk ere eragina izan zuten haren lanetan. 1926. urtean Varsoviako kontserbatorioko zuzendari izatera iritsi zen. Pianista bikaina zen, eta maila handiko lanak idatzi zituen musika-tresna horretarako. Szymanowskiren lan aipagarriak dira: operak, Hagith (1912-1913), Rogerio erregea (1920-1924); Harnasie (1926-1931) balleta; pianorako Metopak (1915) eta Maskarak (1916); Laugarren sinfonia (1931-1932); Stabat Mater (1925-1926), eta korurako Veni Creator (1930).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karol Szymanowski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.