Kanariar Koalizioa
Kanariar Koalizioa edo Coalición Canaria 1993an nazionalista, komunista ohi eta kontserbadore kanariarrek sortutako koalizio politikoa da.
Coalición Canaria | |
---|---|
Sorrera | 1993 |
Egoitza nagusia | Galcerán Kalea, 7-9 Santa Cruz Tenerifekoa Buenos Aires Kalea, 24 Las Palmas Kanaria Handikoa |
Ideologia politikoa | Nazionalista zentro-eskuin Erregionalismoa Sozialiberalismoa Insularismoa |
Nazioarteko kidetza | Koalizio europarra |
www.coalicioncanaria.org |
1993a geroztik, Kanarietako Autonomia Erkidegoa gobernatzen dute, zentsura-mozio baten ondoren gobernua bere esku geratu zenean.Espainiako VIII. Legegintzaldian, 2004tik 2007ko ekaina arte, talde parlamentario propioa izan zuen Espainiako Kongresuan.
Historia
aldatuKoalizioa sortu zuten alderdiak hauek izan ziren:
- Agrupaciones Independientes de Canarias (AIC)
- Iniciativa Canaria Nacionalista (ICAN)
- Asamblea Majorera (AM)
- Partido Nacionalista Canario (PNC)
- Centro Canario Independiente (CCI), Centro Canario (CCN) alderdiaren aurrekaria.
Alderdi politiko hauek, PNC izan ezik, Kanarietako Parlamentuan ordezkariak zituzten 1993an. 1993an Jerónimo Saavedraren (PSOE) gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuten eta presidentzia Manuel Hermosoren (AIC) esku geratu zen. Ondoren, alderdi politiko txiki gehiagok koalizioan sartzea erabaki zuten.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) www.coalicioncanaria.org/