Kalandria
Kalandria (Melanocorypha calandra) alaudidae familiako hegazti paseriformea da, Europako eskualde epeletan eta ekialdeko Asian bizi dena[1].
Kalandria | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Alaudidae |
Generoa | Melanocorypha |
Espeziea | Melanocorypha calandra Linnaeus, 1766
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | arra: 63 g emea: 55 g |
Kumaldiaren tamaina | 4,2 |
Errute denbora | 12 egun |
Bere kantua famatua da oso, canta come una calandra toskanar atsotitzak[2] eta "Romance del prisionero" espainiar baladak gorapipatua[3].
20 cm izaten da luze, eta kolorez, gainalde gris horixkakoa eta sabel zurikoa. Sabelaren alde banatara zerrenda zuria du. Atzerako behatzeko azkazala oso luzea izaten du. Europako hegoaldean, Afrikako iparraldean eta Asia Txikian bizi da. Oso kantari ona da. Haziak eta intsektuak janez elikatzen da.[4]
Deskribapena
aldatuEuskal Herriaren zati handi batean halako ohitura bat dago kalandria arrunta gaizki deitzeko, ezen asko izango dira gure testua, ezagutzen duten txoriaren ezaugarriekin bat ez datorrela uste dutenak.
Kalandria da, alde handiz, gure alaudidoen artean handiena. Gainean marroi-lur kolorea du, okrez eta orban ilunekin nahastua. Azpialdetik argiak dira, zurixkak, bular okrearekin eta marra marroi ilunekin. Bere tamainaz gain, identifikazio-ezaugarririk argienak bere lepoaren bi aldeetan dauden bi orban beltz eta, hegaldian, hegalaren atzeko ertzean zehar doan marra zuri bat dira.
Itxura potolo samarra du, forma biribilduak, gorputz sendoa, buztan motza, moko sendoa eta konikoa, graniboroa, arre-horixka kolorekoa eta hanka sendoak, ibiltari ona, 19 cm-ko tamaina eta hego zabalera 38 eta 40 cm bitartekoa. Bi sexuak antzekoak dira.[5]
Biologia eta ohiturak
aldatuBere bizitza lurrean egiten du, non arintasunez ibili eta korrika egiten duen. Noizean behin zuhaixka edo harkaitz baten gainean pausatzen da, baina ez da ohikoa mota honetako leku argietan ibiltzea. Bera lurrari itsatsita ibiltzen da, eta horrela ondo kamuflatzen da bere koloreari esker.
Kalandriak ez du migratzen. Gehienez bizitza irregular bat eramaten du neguan, otalur, lugorri eta laboreetan barrena ibiltzen dira banda txikitan bilduta, bere ugaltze eremutik gehiegi urrundu gabe.
Ahots indartsua eta kantu ezti eta iraunkorra duen kantari bikaina da, nota eta ahapaldi ugari dituena. Hegaldian igortzen du normalean, zirkuluetan gora igoz altuera handian, han geratzen da, bere lurraldearen gainean, ahapaldia ahapaldiaren ondoren igorriz denbora luzez.
Lurrean ugaltzen da, normalean kolonia laxoetan, landaredi belarkara, sastraka edo zereal laboreen artean. 4 eta 6 arrautza zuri erruten ditu, arre eta gris koloreko orban tantoz oso zikinduak. Emeak 16 egun inguru inkubatzen du eta txitak 10-12 egunekin hegan egiten dute.
Batez ere aleez, belar txiki, kimuez eta intsektuez elikatzen da.
Banaketa, habitata eta egoera
aldatuMediterraneoko espeziea da, bere banaketa eremua itsaso honen Europako eta Afrikako periferiara mugatzen da, Asiatik barrena Turkestanera eta Afganistango iparraldera arte.
Bere habitata estepako lur zabal, lau eta zuhaitzik gabekoetan, otalur harritsuetan, larreetan eta belardietan dago. Ondo egokitu da eremu lehorreko zereal-soro zabaletara.
Oso arraroa Euskal Herrian, bere beharretarako muturreko baldintza klimatikoak aurkituko ditu eta, bestalde, gure erliebea malkartsuegia izango da.
Bikote urri batzuk Arabako Errioxako zereal soroetan ugaltzen dira. Trebiñuko Konderrian eta Gasteiztik gertu dagoen lautadan badaude erregistro batzuk, bikote isolatu baten habia puntualak izan daitezke edo ugaltzen ez diren hegazti galduak ere bai.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kikkawa, Jiro. (2003). Larks. in: Firefly Encyclopedia of Birds. Firefly Books, 578–583 or. ISBN 1-55297-777-3..
- ↑ Giusti, Giuseppe. (1853). Raccolta di proverbi toscani. F. Monnier, 364 or..
- ↑ Applebaum, Stanley. (2004). Spanish Traditional Ballads/Romances Viejos Españoles. Courier Dover Publications, 214–215 or. ISBN 0-486-42694-7..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 216 or. ISBN 84-7542-639-5..
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |