Kaiser Chiefs
Kaiser Chiefs Leedsen 1997an sortutako indie rock musika taldea da.
Kaiser Chiefs | |
---|---|
Datuak | |
Ezizenak | KC |
Jatorria | Leeds (Ingalaterra) |
Musika mota | Indie rock |
Urteak | 1997 - gaur egun |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Ricky Wilson Andrew 'Whitey' White Simon Rix Nick 'Peanut' Baines Nick Hodgson | |
Informazio gehigarria | |
www.kaiserchiefs.co.uk | |
Taldearen estreinako albuma Employment izan zen, 2005ean kaleratuta. 1970eko hamarkadaren amaierako new wave eta punk rocka zituzten inspirazio. Nazioarteko arrakasta izan zen, mundu osoan 3 milioi disko saldu baitziren. Single moduan Oh, my god, I predict a riot, Every day I love you less and less, edo Modern Way kantak atera zituzten.
Kaiser Chiefsen bigarren albuma Yours Truly, Angry Mob izan da, 2007an plazaratuta. Ruby, Everything Is Average Nowadays, The Angry Mob edo Love's Not A Competition (But I'm Winning) kantak kaleratu dira single moduan.
Beranduago, 2008an, Off with Their Heads izeneko diskoa kaleratu zuten.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |