Jurasiko Berantiarra, edo estratigrafiaz ari garenean Goi Jurasikoa, garai geologikoen taulan ageri den serie edo garai bat da. Periodo Jurasikoko azkeneko seriea da eta hiru pisu geologikoetan banatzen da: Oxfordiarra, Kimmeridgiarra eta Tithoniarra. Jurasiko berantiarra, duela 161,2 ± 4,0 milioi urte hasi eta 18 milioi urte inguru irauten du, hau da, duela 145,5 ± 4,0 milioi urte arte. Jurasiko ertaina amaitzean, hasten da serie hau, eta serie honen bukaeran, Kretazeo periodoa hasten da.

Jurasiko Berantiar
Jurasiko Berantiar

Kronologia
Hasieraduela 163.500.000 urte
Amaieraduela 145 milioi urte
Honen parte daJurasiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaTithoniar
Kimmeridgiar
Oxfordiar
Etimologia
Honen izena daramaJura

Jurasiko Ertain Jurasiko Berantiar Kretazeo Goiztiar

Serie honetan zehar, dinosaurorik deigarrienak, Allosaurusa eta Diplodocusa dira.

Estratigrafia

aldatu
 
Oxfordeko buztina Weymouthen.

Oxfordiarrak izena Ingalaterrako Oxford hiriagatik jasotzen du eta 1844an Alcide d'Orbignyk Oxfordeko buztinaren ondorioz izena eman zion. Oxfordaren oinarriari GSSP definitua falta zaio. W. J. Arkell ikerlanetan 1939an eta 1946an Oxfordiarraren beheko muga Quenstedtoceras mariae ammonitearen lehen agerpena izan zen (ondoren Vertumniceras generoan kokatua). Ondorengo proposamenek diote Cardioceras redcliffense lehen aldiz agertzea izatea beheko mugaren definizioa[1][2].

Kimmeridge herriak, Dorsetko kostaldean, Ingalaterran, ematen dio izena Kimmeridgiarrari. Estaia Alcide d'Orbignyk izendatu zuen 1842an, Kimmeridgeko buztinetan oinarritua. GSSPren urrezko iltzea ezarrita dago Staffin badian, Skye Uhartean, Eskozian. Flodigarry sekzioan iltzea ezartzea 2021ean erabaki zen[3]. Mugaren oinarrian dagoen fosila Bauhini Zona da ingurune borealetan eta Baylei Zona azpiborealetan.

Tithoniarra Albert Oppel literatura zientifikoan aurkeztu zuen 1865ean. Tithoniar izena ezohikoa da izen geologikoetan, greziar mitologiatik datorrelako leku izenetik beharrean. Titono, Troiako Laomedonen semea zen eta Eosekin maitemindu zen, egunsentiko greziar jainkosa. Bere izena aukeratu zuen etapa estratigrafiko honetarako Tithoniarra Kretazikoaren egunsentiarekin eskutik helduta aurkitzen delako. Tithoniarraren oinarriari GSSPren marka falta zaio. Tithoniaren oinarrizko definizioa Gravesia ammonite generoaren lehen agerpena da[1][2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Ogg, J. G.; Hinnov, L. A.; Huang, C.. (2012-01-01). Gradstein, Felix M. ed. «Chapter 26 - Jurassic» The Geologic Time Scale (Elsevier): 731–791.  doi:10.1016/b978-0-444-59425-9.00026-3. ISBN 978-0-444-59425-9. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. a b «International Commission on Stratigraphy» jurassic.stratigraphy.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  3. Barski, M.. (2018). «Dinoflagellate cyst assemblages across the Oxfordian/Kimmeridgian boundary (Upper Jurassic) at Flodigarry, Staffin Bay, Isle of Skye, Scotland – a proposed GSSP for the base of the Kimmeridgian» Volumina Jurassica  doi:10.5604/01.3001.0012.4594. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • [1]Lurraren historiaren inguruko artikulu bat
  • [2]Denbora geologikoei loturiko artikulua
Jurasikoa
Behe Jurasiko (Lias) Erdi Jurasiko (Dogger) Goi Jurasiko (Malm)
Hettangiarra | Sinemuriarra
Pliensbachiarra | Toarciarra
Aaleniarra | Bajociarra
Bathoniarra | Calloviarra
Oxfordiarra | Kimmeridgiarra
Tithoniarra