Juan Ignacio Retegi

esku huskako pilotaria
Retegi I.a
Izen osoa: Juan Ignacio Retegi Petrikorena
Jaiotza data: 1943ko uztailaren 24a
(81 urte)
Jaioterria: Eratsun (Nafarroa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1965eko maiatzaren 20a
Erretiratze data: 1985

Juan Ignacio Retegi Petrikorena, ezizenez Retegi I.a, (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1943ko uztailaren 24a-) buruz buruko lehen mailako Txapelketa irabazitako lehen pilotari nafarra izan zen, 1969an lortu baitzuen 24. edizioko txapela. Bera eta iloba Julian (Retegi II.a) izan ziren 70ko eta 80ko hamarkadetan txapelak Nafarroara eramateaz arduratu zirenak, 6 eta 11 hurrenez hurren.

Profesionaletan debutatu baino hamar egun lehenago utzi zion apaizgoari, eta retegitarren pilotari dinastiari hasiera eman zion, izena beste hiruk eraman baitute, amateur zein profesionaletan jokatzen. Azkena, Julen Retegi, Retegi Bi, Julian Retegiren seme nagusia.

Buruz buru jokatzeko moldeari berrikuntza nabarmena ekarri zion, boleaz baliatuz. Ezkerra, oso zaila zen tantoa hari egitea.

Palmaresa

aldatu
  • Buruz buruko Pilota Txapelketako txapelduna: 1969, 1970, 1972, 1973, 1974 eta 1975.
  • Buruz buruko Pilota Txapelketako txapeldunordea: 1971 eta 1976.
  • Binakako Txapelketako txapeldunordea: 1978.
  • Bigarren mailako Buruz buruko Txapelduna: 1967.
  • Bigarren mailako Buruz buruko txapeldunordea: 1966.

Banakako txapelak eta txapeldunordetzak

aldatu

Taulan lehen mailakoak soilik.

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza
1969 Retegi I.a Atano X.a 22-08
1970 Retegi I.a Lajos 22-12
1971 Lajos Retegi I.a 22-17
1972 Retegi I.a Lajos (1) 22-00
1973 Retegi I.a Tapia I.a 22-20
1974 Retegi I.a Gorostiza 22-21
1975 Retegi I.a Lajos 22-14
1976 Lajos Retegi I.a (2) 22-00

(1) Lajos ez zen finalera joan lesioagatik eskaturiko atzerapena eman ez ziotelako. (2) Retegi I.ak ezin jokatu izan zuen eskuak gaizki zituelako.