Josu Tellabide
Josu Tellabide Azkolain (Donostia, 1943) Donostiako Ibaeta aldeko Lugaritz auzokoa da, Teresatxo izeneko etxean jaioa, aurretik Luixiaenea deiturikoan. Bizimodu guztia egin izan du auzoan bertan. Etnologoa da lanbidez. Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzia Elkarteko partaide ere bada. Idazlea eta ikerlaria, toponimia bilketa egin ditu, baita ondare historiko-artistiko eta etnografikoaren berreskuratze eta katalogatze lan garrantzitsuak ere.[1] Donostiako hedabide desberdinetan idatzi du, batez ere euskaraz. Ekologismo munduan ere murgildu da, bereziki Gipuzkoan eraikitzen ari den erraustegiaren aurka. Urtetan Donostia Bizirik elkartearen presidentea izan zen.
Josu Tellabide | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1943 (80/81 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnologoa |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Aranzadi Zientzia Elkartea |
Donostiako Antigua auzoko plaza nagusiari (Gaskonia plaza) Txillardegi plaza deitzeko eskatu du, dagoen tokian aspaldian Txillardegi etxea zegoen eta.[2]
Liburuak
aldatu- 101 bazter Donostiako, Asier Agirresarobe Azkuerekin batera. Alberdania, Bertako Saila, 2007. ISBN-10: 8498680034.
- Usurbilgo baserriak eta baserritarrak Usurbil : Noaua Kultur Elkartea, 2004. ISBN 84-609-3238-9
- Usurbilgo ondarea ezagutzen, Asier Agirresarobe Azkuerekin batera. Noaua Kultur Elkartea, 2009.
- Donostiako toponimi erregistroa: gaurkoa, historikoa, geografikoa, deskribatzailea: ekarpen etnografiko, mitologiko eta herrikoiez osatua. Registro toponímico donostiarra : actual, histórico, geográfico, descriptivo: completado con aportaciones etnográficas, mitológicas y popular. Donostia: Dr. Camino Institutua, 1995. ISBN 84-7173-255-6.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/josu-tellabide-azkolain/
- ↑ «Txillardegiri omenaldia» Irutxuloko Hitza 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josu Tellabide |
Kanpo estekak
aldatu- Donostiako kale izendegiari buruzko elkarrizketa, 2016/09/02/.
- Josu Tellabide "Ahotsak" proiektuko filmazioetan, Donostiako historiari buruz hitz egiten.