Joan Eskoto Erigena
Joan Eskoto Erigena[1] (Irlanda, 810 inguruan - Paris, 877) filosofoa eta teologoa izan zen.
Joan Eskoto Erigena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irlanda, 800(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Mendebaldeko Frantzia eta Ingalaterra, 877 (67/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, itzultzailea eta idazlea |
Influentziak | Agustin Hiponakoa eta Gregorio Nisakoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Bizitza
aldatu845 inguruan Frantziako Karlos II.a Burusoilaren gortean izan zen gramatika- eta dialektika-irakasle. Gottschalk fraideak piztu zuen predestinazioari buruzko eztabaidan parte hartu zuen, eta gai horri buruzko lan bat idatzi zuen 851. urtean (De predestinatione). Predestinazioaz eta eukaristiaz zituen ideiak behin baino gehiagotan gaitzetsi zituen Erromatar Eliza Katolikoak (Erigenaren iritziz, Jainkoak onerako besterik ezin erabil dezake predestinazioa, txarra ezin baitu aldez aurretik ikusi ez erabaki).
855ean, Pseudo-Dionisio Areopagokoa greziarraren obrak latineratu zituen. De divisione natura bere obra ezagunena 862tik 866ra idatzi zuen. Ideia neoplatonikoen eta kristautasunaren arteko uztarria eratzen saiatu zen liburu horretan, eta, Jainkoa izadiarekin bat jotzen zuelarik, dotrina panteisten zabaltzailetzat jo zuten kristau dogmatikoek. Karlos Burusoila erregea hil zenean (877), Ingalaterrara jo zuen, eta Mamesburyko eskolako zuzendari izan zen. Handik gutxira hil zuten bere ikasleek. Eskoto Erigenaren obrek eragin handia izan zuten Erdi Aroan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.