Jevhenia Box
Jevhenia Bohdanivna (Hotlibivna) Box[1] (ukraineraz: Євгенія Богданівна (Готлібівна) Бош; errusieraz: Евге́ния Богда́новна (Го́тлибовна) Бош, translit.: Jevgenia Bogdanovna (Gotlibovna) Box), Evgenia Bosh, Evgenia Bogtdanovna Bosch edota Evheniya Bohdanivna Bosch moduan ere ezaguna bere eslaviar patronimikoa (Bogdanovna/Bohdanivna - "Jainkoaren oparia") ez dago zuzenean itzulita eslaviartutako alemaniar patronimikotik (Gotlibovna/Hotlibivna - "Jainkoaren maitasuna")] (1879eko abuztuaren 23a – 1925eko urtarrilaren 5a) ukrainar militante komunista izan zen[2].
Jevhenia Box | |||||
---|---|---|---|---|---|
1917ko abenduaren 27a - 1918ko martxoaren 9a ← baliorik ez - Mykola Skrypnyk (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Евгенія Готлибова Майшъ | ||||
Jaiotza | Q115676671 , 1879ko abuztuaren 22a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Heriotza | Mosku, 1925eko urtarrilaren 5a (45 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||||
Heriotza modua | suizidioa | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Georgy Pyatakov (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | estatu-politikaria eta politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||
Biografia
aldatuHastapenak
aldatuUkrainan etnikoki alemaniarra zen familia batean jaio zen. Bere gurasoek adin txikikoa zenean ezkonarazi zuten, eta gertaera horrek bere kontzientzia piztu zuen. 1901ean, 22 urterekin Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratan sartu zen; hurrengo urtean, korronte boltxebikea eta mentxebikea agertzerakoan, boltxebikeen aldeko hautua egin zuen. Politikoki boltxebikeen ezker-aldean kokatzen zen. 1911erako Alderdi Boltxebikearen Kieveko Komitearen idazkari zian zen. Garai horietan, Georgi Piatakov boltxebikearekin ezkondu zen. 1912an Box eta Piatakov atxilotu egin zituzten eta Siberiara bidali, baina ihes egitea lortu zuten, AEBtatik Suitzara helduz, eta han beste erbesteratu boltxebikeekin batuz[2].
1917eko martxoan, berriz, Kievera iritsi zen, berriz Kieveko boltxebikeen buru aukeratu zuten. 1917eko ekainean, Alderdi Boltxebikeko “Hego-Mendebaldeko eskualdeetako” antolakundeko Komite Zentralaren kide aukeratu zuten. Hala ere, momentu hartan, alderdi hori “Ukrainar” deitzearen kontra agertu zen, eta bere bizitza politikoan iraunkorra izan zen beste ezaugarri bat erakutsi zuen: luxenburgismoa, bai politikoki (ezker-aldean kokatuz) eta bai afera nazionalean (autodeterminazioarekin kontrakoa). Azken honen inguruan, Leninek kritika gogorrak egin zizkien bai berari eta bai bere ildoko boltxebikeei. Hala ere, bere itzala handituz joan zen: 1917ko urrian, Gobernu burgesaren kontra Armadako unitate bat zuzendu zuen[2].
Ukrainako Sobietar Errepublika eta Brest-Litovskeko Ituna
aldatu1917ko abenduan, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista ezarri zenean, Box Barne Ministro izendatu zuten, baina Gobernu horrek buru ofizialik ez zuenez eta Box alderdiburu ere bazenez, praktikoki Estatuburua zen. Honen bestez, jatorri aristokratikoko emakumeak kenduta, historiako emakumezko lehen Estatuburua izan zen. 1918ko martxoan, Brest-Litovskeko Itunaren kontra agertu zen eta, Armada Gorrian sartu zen Vladimir Antonov-Ovseienkoren agindupean[2].
1918an Errusiako Penza probintziako Alderdi Komunistako buru izan zen, eta bertan, udan, Alderdi Eseristak gidatutako kulaken matxinada bat zapaltzeko erabakigarria izan zen. 1918ko uztailean, Ukrainako Alderdi Boltxebikea sortzearen kontra egon zen, hori “ukrainar nazionalismoari” emakida bat egitea zelakoan. 1918ko bukaeran, Ukrainako Sobietar Errepublika berrezarri zen, Piatakoven zuzendaritzan, Boxen babesarekin, hala ere, Gobernu horretako zuzendariek, ultraezkertasunak eta ukrainar nazio-izaeraren ukapen ildoak gidaturik, akats politiko larriak egin zituen batez ere ukrainar baserritarrekiko[2].
1919ko martxoan, Errusiar Alderdi Boltxebikearen VIII. Kongresua burutu zen eta Ukrainako egoerak eztabaiden tarte handi bat hartu zuen. Boxek, Piatakovekin batera, alderdi honek autodeterminazioa onartzearen kontra egin zuen, baina euren pentsamendua galtzaile atera zen. Testuinguru horretan, Leninek “Ukrainar baserritarrekin hizkera komun bat topatu behar dugu” esan zuen, eta Box alderdi barruan gutxiengoan geratu zen. Bestalde, Piatakovek Ukrainako Estatuburu postua galdu zuen[2].
Hala ere, akatsak akats, iraultzaren kausaren aldeko militante nekaezina eta garrantzi handikoa izan zen, Viktor Sergek esan zuen bezala: “Ukrainan borroka iraultzaileak kaos izugarri batera eraman zuen (…) Halako egoeretan ohiz-kanpoko pertsonak behar dira, eta guk halako emakume bat izan genuen: Jevgenija Box. (…) Box Errusiako Gerra Zibila egon zenean, lehen faseetan pertsona erabakigarrietako bat izan zen”. 1923an Alderdi Boltxebikearen eztabaiden barnean, ezkerreko oposizioarekin kokatu zen. Osasun arazoek jota, 1925ean bere buruaz beste egin zuen. Bera hiltzerakoan, Kieveko zubi bati bere izena eman zioten, 1941ean suntsitu egin zuten, hala ere[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
- ↑ a b c d e f g Box, Jevgenija, K17 2017-05-05. CC0 Domeinu Publikoa