Jesus Mari Satrustegi
- Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Satrustegi (argipena)».
Jesus Maria Satrustegi Azpirotz ezizenez Satrus (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1954ko urtarrilaren 12a[1]) Errealeko aurrelaria izan zen. Talde donostiarrak irabazitako Liga bietan ezinbesteko jokalaria izan zen eta gaur egun ere Realaren historiako goleatzaile nagusia da, 162 golekin.
Jesus Mari Satrustegi | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1954ko urtarrilaren 12a (70 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 183 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Satrus | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Espainiako selekzioarekin 32 partida jokatu zituen eta 8 gol sartu zituen.[2]
Ibilbidea
aldatuHastapenak
aldatuSatrustegi Iruñean jaio zen baina Logroñon hazi. San Agustín de los PP. AA. Recoletos ikastetxean hasi zen futbolean jokatzen. Familia Iruñeara itzuli zenean, Club Deportivo Pamplona taldeko gazte mailetan jokatu zuen.[3] Halako talde apalean ibili arren, Espainiako gazte mailako selekzioarekin lau partida jokatu eta gol bat sartu zuen. Real Madrilek eta Bartzelonak harenganako interesa erakutsi bazuten ere, azkenean Realak fitxatu zuen.[4]
1971n Sansen hasi zen. Lehen denboraldian zortzi partida jokatu zituen eta hurrengoan, Ligako guztiak, baita 12 gol sartu ere. 1973ko irailaren 8an egin zuen debuta talde nagusiarekin. Real Murciaren aurkako partida izan zen, La Condomina estadioan, eta 1-1 emaitzaz amaitu zen. Aurreneko denboraldi hartan 19 partida jokatu zituen Ligan eta beste bi Kopan. Hurrengo denboraldietan ere ohiko jokalaria bihurtu zen.
Realeko goleatzailea
aldatu1976tik aurrera goleatzaile sena erakusten hasi zen. Garai hartako aurrelari petoa zen, garaia, borrokalaria eta jaurtiketa indartsua zuena, hala hankaz nola buruz. 1976. urteko euskal derbian Ikurrina atera zen oraindik legezkoa ez bazen ere[5] eta Realak 5-0 irabazi zuen partida. Ordukoa da Satrustegiren gol ikusgarrienetakoa, Iribarri areaz ertzetik buruz sartu ziona.[6] Denboraldi hartan 18 gol sartu zituen, 1977-78an 23 (Ligan 18 eta Kopan 5) eta 1978-1979an 25 (Ligan 20, Kopan 5). Pitxitxi saria inoiz lortu ez bazuen ere 1978-1979 denboraldian hirugarren postuan kokatu zen goleatzaileen zerrendan.[7]
1979-80 denboraldia ikusgarria izan zen. Aurreko denboraldiko azken sei partidak ere kontutan hartuta Realak Europa mailako errekorra ezarri zuen, 38 partida galdu gabe.[8] Azken aurreko partida ordea Sevillan galdu zuen eta ondorioz Liga ere galdu zuen, izan ere amaieran Real Madril puntu bakarreko aldeaz izan baitzen txapelduna. Satrustegik 16 gol sartu zituen liga hartan.
Aurreko denboraldi bikainaren ondoren 1980-1981. denboraldia espero baino okerrago hasi zuen Realak. Hamar partidaren faltan Bartzelonan 2-0 galduta Atlético Madril liderretik sei puntura zegoen (garaipenak 2 puntu balio zituen garaian). Azken partidara, ordea, Liga irabazteko aukerekin iritsi zen. Gijónen jokatzekoak ziren eta berdinketa nahikoa zuten. Realak sartu zuen aurreneko gola, Kortabarriak penaltiz. Ondoren Sporting 2-1 aurreratu zen eta azken unean Zamorak gola sartu zuenean, Errealak aurreneko Liga titulua eskuratu zuen.[9] Gijónetik itzultzean Gipuzkoako hainbat herritan geldialdiak egin zituzten eta jende andana atera zen jokalariak agurtzera.
1981-1982 denboraldian ere azken partidan erabaki zen Liga txapelduna. Atotxan euskal derbia jokatu zen eta Realak 2-1 garaitu zuen Athletic. 1982. urtea amaitzeko Espainiako Superkopa eskuratu zuen Realak, txapelketa horren lehen ekitaldian. Aurreneko partidan Real Madril nagusitu zitzaion 1-0 eta itzulerakoan Atxotan Realak 4-0 irabazi zuen.[10]
Lesio larria
aldatuSuperkopa hartan joaneko partida soilik jokatu zuen Satrustegik, izan ere Ligako 11. jardunaldian, 1982ko azaroaren 10ean, Zaragoza taldeko Zayas atzelariak sarrera gogorra egin eta barneko lotailuan esgintzea eragin zion. Saint-Etiennen lesioa aztertu zutenean aurreko lotailu gurutzatua hautsia zuela ikusi zen, bai eta eskuineko belauneko meniskoa ere.[11] 28 urte baino ez zituen orduan. Lesio hartatik errekuperatu nahian hainbat ebakuntza izan zituen baina urte eta erdiz futbol zelaietatik kanpora egon zen.
1984-1985 denboraldian itzuli zen futbolean jokatzera eta Liga hartan 16 partida jokatu zituen. Hiru gol baino ez zituen sartu, bi ligan eta bat kopan. Ordurako Jose Mari Bakero gazteak haren lekua hartua zuen. Azken denboraldi bat egin zuen, John Benjamin Toshack entrenatzaile zuela eta 1986ko irailaren 1ean agur esateko omenaldia egin zioten Atotxan.[11]
32 urte baino ez zituen erretiroa hartu zuenean. Ordutik ez du futbolarekiko loturarik mantendu.
Espainiako selekzioa
aldatuEspainiako selekzioarekin 1975eko azaroaren 16an egin zuen debuta, Bukaresten. Partida hartan Errumaniak eta Espainiak 2-2 berdindu zuten. Europako Txapelketako sailkapen partida zen eta lortutako puntuari esker Espainiak sailkapena eskuratu zuen. Satrustegi 88. minutuan atera zen Quini ordezkatzean.[3] Aurreneko gola 1977an sartu zuen, Irlandaren aurkako lagunarteko partida batean, Dublin hiriburuan.[11] 1981eko martxoaren 25ean Espainiak 1-2 irabazi zuen Londresko Wembley estadio mitikoan eta golak Zamorak eta Satrustegik sartu zituzten, biak ala biak Realeko jokalariak.[12]
1982an Espainian jokatu zen Munduko Txapelketa eta Satrustegi selekzioan izan zen. Ingalaterraren aurkako partida izan zuen azkena, Espainia kanporatua izan baitzen. Urte bereko azaroan izandako lesio larriaren ondorioz ez zen Espainiako selekzioarekin jokatzera itzuli.[3]
Euskadiko selekzioa
aldatu1979an Euskadiko selekzioaren aro berria hasi zen eta urte hartan jokatu zituen bi partidatan titularra izan zen eta gol bana sartu zituen. Irlandari 4-1 irabazi zion Euskal selekzioak.[13] eta ondoren Bulgariari 4-0.[14]
Taldeak eta selekzioak
aldatuTaldea | Urteak |
---|---|
CD Pamplona | - 1971 |
San Sebastián CF | 1971-1973 |
Real Sociedad | 1973-1982 |
Taldea | Urteak | Txapelketak |
---|---|---|
Espainiako selekzioa | 1975-1982 | Munduko txapelketak: 1982 32 partida, 8 gol |
Euskadiko selekzioa | 1979 | 2 partida, 2 gol |
Palmaresa
aldatu- Espainiako Lehen Mailako txapelduna 1981 eta 1982 urteetan.
- Espainiako Superkopa 1982an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz)Leyendas de la Real Sociedad: Satrustegui
- ↑ (Gaztelaniaz) «Satrústegui» www.sefutbol.com 2015-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ a b c [https://www.marca.com/blogs/ni-mas-ni-menos/2019/11/10/satrustegui-el-artillero-de-la-real-de.html «Satr�stegui, el artillero de la Real de las dos Ligas»] MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ciordia, Fernando. (2019-02-05). «El error de un empleado que impidió que Satrústegui fuera de Osasuna» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ «Aquel histórico 5 de diciembre de 1976 - Athletic Club de Bilbao» athletic.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) 19/07/2013. «El derbi de la ikurriña» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ «Classification First Division 1978-79» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El récord del Barça se queda en 43 partidos sin perder» MARCA Claro México 2018-05-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ 2013/07/19. «Lehen Liga» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «4-0: Supercampeón en una noche mágica» Mundo Deportivo 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Reizabal, Gorka. (1986-09-01). «Atocha despide hoy a Satrustegui» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ «30 años sin ganar en Wembley» www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Angulo, Javier. (1979-08-16). «Victoria de Euskadi sobre Irlanda y gran fiesta en San Mamés» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ «EUSKADI - BULGARIA (23/12/1979) - EUSKAL SELEKZIOA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Informazioa Errealeko webgunean